Nazar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nazar

 Nafarroa Garaia
Nazarko bandera

Nazarko armarria

Izen ofiziala Nazar
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Alfredo Montoya Bujanda
(AIEN, indep.)
Herritarra nazartar
Koordenatuak 42°38′15″N 2°16′44″W / 42.63750°N 2.27889°W / 42.63750; -2.27889Koordenatuak: 42°38′15″N 2°16′44″W / 42.63750°N 2.27889°W / 42.63750; -2.27889

Navarra - Mapa municipal Nazar.svg

Eremua 6,51 km2
Garaiera 731 m
Distantzia 67 km Iruñera
Posta kodea 31282
Biztanleria 50 bizt. (2012)
Dentsitatea 7,68 bizt./km²

Nazar[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 50 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 67 kilometrora dago. Nazarreko herrigunetik banatuta Desiñana izeneko auzo abandonatua dago, oraindik antzinako etxeen eta XVI. mendeko eliza gotiko baten arrastoak kontserbatzen direlarik.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-129 errepidea Acedo-Lodosa norabidean hasten den errepide lokal batetik hiru kilometro egin ostean. Kodesko mendizerratik gertu egonik, inguruko Costalera Haitza eta Mataberdeko basoak Nazarretik hurbil daude.

Nazarrek Mendazarekin eta Arabako probintziarekin egiten du muga iparraldean, Mendazarekin ekialdean, eta Torralba del Rio eta Mirafuentesekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazarrek klima mediterraniar kontinentala dauka. Urteko batez besteko balioak altuera eta kokapenaren arabera aldatzen diren arren 6 eta 10 gradukoak dira tenperaturaren kasuan eta 800 eta 1400mm bitartekoak prezipitazioen kasuan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 artean izaten dira.

Gizakiaren eraginak jatorrizko landaredia nahiko kaltetu duen arren, 164 hektarea arte geratzen dira oraindik ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1847an herriak 490 errealeko eskola zeukan, parrokian herritarren artean aukeraturiko abadea eta hiru onuradun zeuden. XX. mendearen hasieran, eraiki gabe zegoen herrira heltzeko errepidea. XVIII. mende amaieran ospitalea zegoen herrian.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazarko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
234 237 234 208 229 199 182 135 94 67 53 56 55

2008ko erroldaren arabera, herrian ez da etorkinik bizi.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazarko jaiak abuztu amaieran ospatzen dira. Jaietako ospakizunik ospetsuena aizkora jaurtiketa da. Lehiaketa hau 2004. urtean hasi zen antolatzen eta urtero 60 bat pertsonek hartzen dute parte.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazarko alkatea AIEN herri ekimeneko Alfredo Montoya Bujanda da 2007ko udal hauteskundeez geroztik; urte horretan aurkeztutako hautagai bakarra izan zen. Boto baliogabeak bi izan ziren (emandako boto guztien %6,06), eta boto zuriak hemezortzi (%58,06). Abstentzioa, berriz, %35,29 izan zen.

Nazarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Alfredo Montoya Bujanda (AIEN) 84 Bai

2011ko udal hauteskundeetan, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu eta Montoyak jarduneko alkate segitu zuen[2].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: La Fuente Kalea, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Alfredo Montoya Bujanda AIEN
2011-2015 Alfredo Montoya Bujanda Jardunean

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Nazar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,56k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Nazar eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa