Nazar eta Asartako gudua

Koordenatuak: 42°38′35″N 2°15′56″W / 42.64306°N 2.26556°W / 42.64306; -2.26556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazar eta Asartako gudua
Lehen Karlistada
Iparraldeko frontea
Data1833ko abenduaren 29a
LekuaBerrotza
 Nafarroa 42°38′35″N 2°15′56″W / 42.64306°N 2.26556°W / 42.64306; -2.26556
Koordenatuak42°38′35″N 2°15′56″W / 42.64306°N 2.26556°W / 42.64306; -2.26556
EmaitzaLiberalen garaipena
Gudulariak
Karlistak Isabelinoak
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi Lorenzo
Marcelino Oraa
Indarra
3.000 3.000
Galerak
50 300

Nazar eta Asartako gudua 1833ko abenduaren 29an Berrotza haranean gertatu zen gudua izan zen, Lehen Karlistaldiaren lehendabizikoa zena.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka hau Berrotza ibarrean, Lizarrako merindadean, eman zen 1833ko abenduaren 29an. Karlistadaren estreinako borroka kontsidera daiteke, ordura arte karlistak ihesean ibili zirelako. Zumalakarregik agintaritza jaso berria zuen eta armada karlistaren antolakuntza lanetan zebilen. Arabako batailoiak Nafarroakoekin bildu ziren eta soldaduak trebatzeko garaia iritsia zela pentsatu zuen ormaiztegiarrak, nahiz eta munizioen eskasian ibili. Zumalakarregik 3.000 bat gizon zituen eta Berrotzako aran erdian kokatu zituen, Asarta herriaren inguruan.

Liberalak beste hainbeste ziren, Lorenzo eta Oraa generalen agindupean eraso egin zutenean. Karlistek sendo eutsi zioten erasoari baina laster geratu ziren muniziorik gabe. Oraak ezkerretik, Nazar herri aldera zuzendutako erasoa erabakigarria izan zen. Zumalakarregik erretirada agindu zuen, baina pozik agertu zen bere soldaduek erakutsitako portaeragatik. Gainera karlistek 50 bat baja izan zituzten, liberalek 300dik gora jasan zituzten bitartean.

Karlistek Kanpezu aldera jo zuten erretiradan, Ameskoatan babesa jaso aurretik. Liberalak, karlisten ihesaldia oztopatu ezinik, berriro Iruñean bildu ziren. Borroka honen garrantzia, karlistek liberalen erasoa aurrez aurre jasotzeko gauza zirela demostratzean datza. Hemendik aurrera jeneral liberalen errespetua irabaziko dute karlistek, gerrila taktikaz gain beste borrokak mantentzeko gai zirela erakutsi ostean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]