Nâzım Hikmet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazim Hikmet» orritik birbideratua)
Nâzım Hikmet

Bizitza
JaiotzaTesalonika1902ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Otomandar Inperioa
 Turkia
 Polonia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaMosku1963ko ekainaren 3a (61 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AmaCelile Hanım
Ezkontidea(k)Münevver Andaç (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaGalatasaray High School (en) Itzuli
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Ekialdeko Langileen Unibertsitate Komunista
Turkish Naval Academy (en) Itzuli
Turkish Naval High School (en) Itzuli
(1915eko irailaren 25a - 1920)
Hizkuntzakturkiera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, idazlea, gidoilaria eta prosalaria
Izengoitia(k)Orhan Selim
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateoa

nazimhikmet.org.tr
IMDB: nm0383740 Facebook: nzm.hkmt Musicbrainz: 1c86b364-6e85-460b-b71e-ee18b3febce0 Discogs: 646845 Edit the value on Wikidata

Nâzım Hikmet Ran (Tesalonika, Otomandar Inperioa, 1902ko urtarrilaren 15a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1963ko ekainaren 3a) turkierazko idazlea izan zen. Espetxeratuta edo erbesteraturik eman zuen helduaroko zatirik handiena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskun zortzi urteko egonaldia egin zuen (1921-1928). Turkiara itzuli eta Kemal Atatürk diktadorearen kontra aritu zen komunistekin bat eginik. Hori zela eta, hamabi urteko kartzela-zigorra izan zuen (1938-1950). Espetxetik irten eta hil artean erbestean, Moskun, bizi behar izan zuen (1951-1963). Gehienbat poesia idatzi bazuen ere, Hikmetek antzerkia, kontakizunak, eta itzulpenak ere landu zituen. Errusiako futuristen eraginez bertso librea erabili zuen lehen aldiz turkiera poemagintzan. Hikmetek erantzukizun politikoa, turkiar aberkideen egoera eta munduarekiko irekitasuna dira haren olerkien gaiak. Alor horretan Hikmetek lan eskerga egin zuen.

Haren obra batzuk: 1941 urte honetan, Giza ikuspegiak (1942-1950), Poemak, Amodiozko poemak (1933-1962), Hau lana, erbestea. Antzerkietako zenbait: Gizon ahantzia, Bidaiaria, Existitu zen benetan Ivan Ivanovitx? (1956), Stalinen garaietako burokraziaren satira, errusieraz idatzia. Kontakizunen alorrean eleberriak eta ipuinak idatzi zituen: Sagar berdeak, Hodei maitemindua, Odolak mintzorik ez eta Erromantikoak, hil ondoren agertutako eleberri autobiografikoa. Gabriel Aresti euskal poetak Hikmeten poema hautatu batzuk itzuli zituen Lau gartzelak izenburupean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nâzım Hikmet Aldatu lotura Wikidatan