Nazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Politika
Botereak
Betearazlea | Legegilea | Judiziala
Gobernu motak
Monarkia | Errepublika | Anarkia
Erregimen eta sistemak
Parlamentarismoa | Presidentzialismoa | Demokrazia | Despotismoa | Diktadura (Junta militarra) | Absolutismoa | Autoritarismoa | Erregeordetza
Botere motak
Aristokrazia | Autokrazia | Burokrazia | Kaudillismoa | Kazikismoa | Kleptokrazia | Koronelismoa |Korporatibismoa | Korporokrazia | Demagogia | Meritokrazia | Minarkia | Oklokrazia | Oligarkia | Plutokrazia | Soziokrazia | Teknokrazia | Teokrazia | Nepotismoa | Fisioloxismoa
Estatu motak
Hiri-estatua | Kolonia | Konfederazioa | Federazioa | Inperioa | Printzerria | Protektoratua | Erresuma | Errepublika | Errepublika federala
Kontzeptuak
Aktibismoa | Biltzarra | Ustelkeria | Dotrina | Estatua | Gobernua | Hegemonia | Ideologia | Legegintzaldia | Askatasuna | Nazioa | Alderdia | Aberria | Legebiltzarra | Subiranotasuna | Tirania | Herrialdea
Prozesuak
Hauteskundeak | Estatu-kolpea | Iraultza | Manifestazioa | Independentzia | Plebiszitua | Erreferenduma | Zentsura mozioa | Errepresioa | Lobby-a
Banaketa administratiboa
Kantonamendua | Autonomia erkidegoa | Aldundia | Udala | Estatua | Probintzia | Departamendua | Eskualdea | Barrutia
Kargu eta postuak
Kantzelaria | Sailburua | Zinegotzia | Diputatua | Diktadorea | Alkatea | Enperadorea | Ministroa | Prefeta | Presidentea | Lehen ministroa | Erregea | Senataria
Diziplinak
Zientzia politikoa | Diplomazia | Filosofia politikoa | Historia politikoa | Metapolitika | Politika internazionala | Teoria politikoa | Geopolitika
Ideologiak
Ezker politikoa | Eskuin politikoa

Karlismoa | Komunismoa | Faxismoa | Liberalismoa | Populismoa | Sozialdemokrazia | Sozialismoa | Kristau demokrazia

Jokabideak
Klientelismoa | Chauvinismoa | Kolektibismoa | Kolonialismoa | Kontserbadorismoa | Elitismoa | Inperialismoa | Neo-inperialismoa | Interbentzionismoa | Isolazionismoa | Nazionalismoa | Aurkakotasuna | Bakezaletasuna | Erradikalismoa | Separatismoa | Tradizionalismoa | Alderdi-aniztasuna | Bipartidismoa | Unipartidarismoa

Abstentzioa | Amnistia | Desobedientzia zibila | Disidentzia | Kultura-aniztasuna

Nazio kontzeptuak esanahi desberdinak ditu erabilitako ikuspegi edo kokapen politikoaren arabera; baina, gehienetan, ezaugarri komun batzuk dituen gizatalde aski zabalari ematen zaion izena da, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena. Ezaugarriok objektiboak (hizkuntza, kultura, etnia...) edota subjektiboak (borondatea, nahia...) izan daitezke. Nazioa ezaugarri objektiboek osatzen dutela defendatzen du alemaniar eskolak; aitzitik, frantziar eskolak ezaugarri subjektiboen alde egiten du.

Etimologikoki, nazio terminoa latineko natio hitzetik eratorria da, eta «jaiotza», «arraza», «tribu», «gizatalde» nahiz «jende-multzo» esanahia zuen latinean.

Normalean, nazio eta etnia kontzeptuen artean ondoko desberdinketa hau egiten da: etnia ezaugarri batzuen inguruan (hizkuntza, gehienetan) sortzen den gizataldea da, eta asmo politikoa duen gizarteak (etnia bat izan daitekeena) nazio bat osatzen du. Hots, ezaugarri objektiboez harago, nazioa kontzientzia politikoa duen etnia dela esan daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarteak era desberdinetan egituratu dira historian zehar: leinua, estatu-hiria, inperioa, jaurerri feudala, etab. Nazioa, alabaina, aski berria da. Latinezko natio (jaiotza) hitza jatorri bereko pertsonen multzoa adierazteko erabiltzen zen Erdi Aroan. Frantziako Iraultzarekin nazio hitza zentzu modernoan erabiltzen hasi zen: lege beraren azpian bizi diren pertsona elkartuen multzoa.

XIX. mendean nazio bakoitzak elkarte politiko burujabea edo estatua osatzeko eskubidea aldarrikatzen duen nazionalitateen printzipioak onarpen orokorra izan zuen Europan. Ildo horretatik, prozesu nazional nabarmenenak Alemaniakoa (1870) eta Italiakoa (1861) dira.

Burgesiak eragin handia izan zuen XIX. mendeko Europako nazioak egituratzen; kapitalismoaren hedatzeak eta merkatu nazionalen ezartzeak homogeneotasuna ekarri zuten, barne aduanak kendu eta garraiobideak garatu baitzituen. Lehen Mundu Gerrak Austria-Hungariako Inperioaren azkenarekin batera nazio berezi burujabe zenbaiten sorrera ekarri zuen: Austria, Hungaria, Txekoslovakia. Halaber, Poloniak independentzia lortu zuen berriro. Garai bertsuan, autodeterminazioaren printzipioa berretsiz, Baltikoko nazioek independentzia eskuratu zuten: Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania.

Amerikari dagokionez, Estatu Batuen independentziak (1776) eragina izan zuen Frantziako Iraultzan, eta baita XIX. mendean sortutako Europako nazioen askatasunean ere.

Asia eta Afrikari dagokienez, XX. mendearen erdialditik aurrera herri zahar anitzek osaturiko nazio berriak sortu dira, indar kolonialen aurkako borroka odoltsuen ondorioz askotan.

XX. mendearen bukaeran, bi higikunde hein batean kontrajarriak nabarmentzen dira: alde batetik, nazioen arteko harremana, gehienbat ekonomikoa, dakarren nazioarteko erakundeen garapena, eta bestetik nazio berrien eratzea, batez ere Sobietar Batasuna ohiaren barnean eta inguruan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]