Nazio Batuen Egoitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nazio Batuen Egoitza
United Nations HQ - New York City.jpg
Nazio Batuen Egoitza East River-etik ikusia. Eskuinean, United Nations Plaza etxe-orratza (Kevin Roche-k diseinatua).
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea 760 United Nations Plaza, New York 10017
Koordenatuak 40° 44′ 58″ N, 73° 58′ 05″ W / 40.749444444444°N,73.968055555556°W / 40.749444444444; -73.968055555556Koordenatuak: 40° 44′ 58″ N, 73° 58′ 05″ W / 40.749444444444°N,73.968055555556°W / 40.749444444444; -73.968055555556
Historia eta erabilera
Jabea Nazio Batuen Erakundea
Arkitektura
Arkitektoa Oscar Niemeyer
Le Corbusier
Harrison & Abramovitz
Julio Vilamajó
Estiloa International Style
Solairuak 39

Nazio Batuen Egoitza New York hiriko eraikin multzo bat da. Arkitektura-konplexu hau Nazio Batuen Erakundearen egoitza izan da eraikitzen lanak burutu zirenetik, 1952an[1]. Manhattango Turtle Bay auzunean dago kokatua, East River-era ematen duten zoru zabaletan. Bere mugak hauek dira: mendebaldean, Fist Avenue; hegoaldean East 42nd Street; iparraldean East 48th Street eta, ekialdean, East River itsasartea. "Turtle Bay" terminoa batzuetan Nazio Batuen egoitza edo Nazio Batuak bere osotasunean izendatzeko ere erabiltzen da.

Honez gain, Nazio Batuen Erakundeak baditu beste hiru azpi-egoitza. Genevan (Suitza) 1946an, Vienan (Austria) 1980an, eta Nairobin (Kenia) 2011n. Egoitza hauek NBEen interesak ordezkatzen lagundu eta lan diplomatikoa errazteaz gain, badituzte lurraldez kanpotasun pribilegioak ere. Hala ere, New Yorkeko egoitzan aurkitzen dira NBEren organo nagusiak, besteak beste, Batzar Nagusia eta Segurtasun Kontseilua. Nazio Batuen Erakundeak dituen hamabost agentziak New Yorketik kanpo daude, beste egoitzetan edo beste hiri batzuetan. Alta, tokiko poliziaren, suhiltzaileen eta beste hainbat zerbitzuren ordainean, Nazio Batuen Erakundeak onartzen ditu tokiko, estatuko eta nazio mailako lege gehienak.

Nazio Batuen Erakundearen egoitza multzoa hainbat alditan eraiki zen eta arkitektura-konplexu guztia 1948a eta 1952a bitarte eraiki zen. Egoitzak East River itsasartearen ondoan dagoen lursail bat okupatzen du, 7 hektarea ingurukoa, eta William Zeckendorf-i erosi zitzaion, garai hartan New Yorkeko eraikitzaile nagusietako bat. Nelson Rockefeller-ek erosi zuen, familiaren Kykuit jabegoan kokatzeari ezezkoa esan ondoren, Manhattandik urrutiegi baitzegoen. 8 milioi dolarrengatik erosi zen lursaila eta Nelsonen aitak, John D. Rockefeller Jr.-ek finantzatu zuen, ondoren hiriari dohaintzan emateko. Wallace Harrison-ek, Rockefeller familiaren arkitekto pertsonalak, egoitza eraikitzeko lanak zuzendu zituen. Bere bulegoak, Harrison and Abramovitz, diseinuaren exekuzioa gainbegiratu zuen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Batuen Egoitza Aldatu lotura Wikidatan
  1. Erainkuntza nagusia 1948an hasi zen eta 1952an amaitu zen. Halere, 1951ko irailaren 9an inauguratu zen