Nazio Batuen Idazkaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazio Batuen Idazkaritza
UN emblem blue.svg
Datuak
MotaNazio Batuen Erakundeko organo nagusia eta idazkaritza
Jarduera
Honen parteNazio Batuen sistema eta Nazio Batuen Erakundea
JabeaNazio Batuen Erakundea
Historia
Sorrera1945
Webgune ofiziala

Nazio Batuen Idazkaritza (frantsesez: Secrétariat des Nations unies) Nazio Batuen Erakundeko sei organo nagusietako bat da, besteak (a) Batzar Nagusia; (b) Segurtasun Kontseilua; (c) Ekonomia eta Gizarte Kontseilua; (d) desagertutako Administrazio Fiduziarioko Batzordea; eta (e) Nazioarteko Justizia Auzitegia direlarik.[1] Idazkaritza Nazio Batuen beso exekutiboa da. Idazkaritzak eginkizun garrantzitsua du NBEren eztabaida- eta erabaki-organoen (Batzar Nagusia, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua eta Segurtasun Kontseilua) agenda ezarri eta organo horien erabakiak betearazten. Idazkari nagusia, Batzar Nagusiak izendatua, idazkaritzako burua da.[2]

Idazkaritzaren agintea zabala da. Nazio Batuetako bigarren idazkari nagusiak, Dag Hammarskjöldek, honela deskribatu zuen bere boterea: "Nazio Batuak haren partaide diren nazioek onetsi dutena da, baina gobernuaren ekintza eta gobernuaren lankidetzak ezarritako mugen barruan, Idazkaritzak egiten duenaren mende dago... sortzeko gaitasuna du. Ideia berriak sar ditzake. Modu egokian, ekimenak har ditzake. Bere ekintzetan eragina izango duten ondorioak aurkez diezazkieke gobernu kideei".[3] Nazio Batuetako Gai Politikoen Saila, Kanpo Arazoetako ministerio baten antzeko eginkizuna duena, idazkaritzaren parte da, baita Bake Eragiketen Saila. Idazkaritza da Batzar Nagusiaren eta Segurtasun Kontseiluaren azterketa ekonomiko eta politikoen iturri nagusia. NBEko eztabaida-organoek hasitako operazioak administratzen ditu; misio politikoak gauzatzen ditu; bakea mantentzeko operazioen aurreko ebaluazioak prestatzen ditu; bake-operazioen buruak izendatzen ditu; inkestak eta ikerketak egiten ditu, estatuak ez diren aktoreekin komunikatzen da, gobernuz kanpoko erakunde eta prentsarekin kasu; eta nazioarteko itun eta akordio guztiak argitaratzeko ardura du.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Main Organs» www.un.org 2014-11-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  2. (Ingelesez) «Secretariat» www.un.org 2014-11-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  3. (Ingelesez) Hammarskjöld, Dag. (1968). Hammarskjöld: The Political Man. Funk & Wagnalls (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  4. (Ingelesez) «Who Runs the International System? Power and the Staffing of the United Nations Secretariat - Working Paper 376» Center For Global Development (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]