Nazio Batuen Populazioaren Funtsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazio Batuen Populazioaren Funtsa
Datuak
Izen laburraUNFPA, FNUAP, ЮНФПА, FPNU eta ՄԱԿԲՀ
MotaNazio Batuek ezarritako erakundea
Jarduera
Honen parteNazio Batuen sistema
Agintea
Zuzendari exekutiboaNatalia Kanem
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1969
webgune ofiziala
Facebook: UNFPA Twitter: UNFPA Instagram: unfpa Youtube: UC1MOaUuMyeBPHiIWr16tAgw Edit the value on Wikidata

Nazio Batuen Populazio Funtsa, (ingelesez UNFPA) Nazio Batuen agentzia espezializatua da. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren mendeko erakundeetako bat da, eta New Yorken du egoitza.Natalia Kanem-ek zuzentzen du

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa-osasuneko programetan nazioarteko erakunde nagusia da, batez ere jaiotza-tasaren kontrola, familia-plangintza eta sexu-transmisiozko gaixotasunen aurkako borroka, batez ere herrialde azpigaratuetan. Emakumeari eta gazteriari laguntzeko politiketan 140 herrialdetan baino gehiagotan egiten du lan.

Bere helburua da herrialdeei laguntzea biztanleria-datuak pobrezia murriztuko duten politika eta programetarako erabiltzen, eta ziurtatzea haurdunaldi bakoitza nahi bezalakoa dela, erditze bakoitza segurua dela, gazte bakoitza hiesik gabea dela eta haur eta emakume bakoitza duintasunez eta errespetuz tratatzen dela.

UNPFAren datuekin egindako mapa, nerabeen haurdunaldiei buruzkoa. Zenbat eta ilunagoa izan kolorea, orduan eta emakume gehiago jaio dira 15 eta 19 urte bitartean.

Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia - 1994[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an Kairon egindako Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziak ICPDren Ekintza Programa izenekoa ezarri zuen. Dokumentu horrek biztanleriari eta garapenari buruzko azken estrategiak biltzen ditu, eta emakumeen eta gizonen oinarrizko beharrak asetzea du helburu, helburu demografikoak ezarri ordez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]