Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Small Flag of the United Nations ZP.svg United Nations Security Council
Mota Organo nagusia
Presidentea Aldakorra
Egoitza Ameriketako Estatu Batuak New York
Webgunea www.un.org/sc
Segurtasun Kontseiluaren egoitza New Yorken

Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua estatuen arteko bake eta segurtasun egoera bermatzea helburu duen erakundea da. NBEko gainerako organo gehienak ez bezala, Segurtasun Kontseiluak estatuak aholkatu ez ezik bere erabakiak betetzera derrigor ditzake. Erabaki hauek ebazpen izena hartzen dute. Segurtasun Kontseiluaren lehenengo saioa 1946ko urtarrilaren 17an egin zen.

Kideak eta funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontseiluak 15 kide ditu, bost iraunkorrak (Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia, Erresuma Batua eta Txina) eta 10 txandakakoak. Txandakako kideak 2 urterako aukeratzen dira, Nazio Batuen banaketa geografikoa aintzat hartuz. Kontseiluaren lehendakaritza hilabetero aldatzen da, alfabetoaren arabera.[1]

Kontseiluko kide bakoitzak boto bana du. Erabakiek bederatzi kideren babesa behar dute gutxienez lotesleak izateko. Kide iraunkorrek beto eskubidea dutenez, beraietako bat aurka egotea nahikoa da erabaki bat atzera botatzeko.

2014ko urriaren 15ean, NBEren Segurtasun Batzordean sartu ziren Malaysia, Venezuela, Angola, Espainia eta Zeelanda Berria Kide ez-iraunkor gisa sartu ziren batzordean, bi urterako[2].

Beto ahalmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Gutunaren 27. artikuluaren arabera, Segurtasun Kontseiluko erabaki mamitsu guztiek bederatzi kideren baiezko botoa behar dute. Kide iraunkor baten ezezko botoak edo "betoak" atzera botatzen du proposamenaren onarpena, nahiz eta orokorrean behar diren bederatzi botoak lortu.[3] Kasu gehienetan abstentzioa ez da betotzat hartzen, nahiz eta zenbait kasutan, esaterako, Nazio Batuen Gutuneko aldaketak edo Nazio Batuen kide berri baten proposamenak, bost kide iraunkorren baiezkoa eskatzen den. Tramite mailako prozedurak ezin dira betatu, eta beraz, betoa ezin da eztabaida ekiditeko erabili.[4]

Kide Iraunkorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kide Ez-Iraunkorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Afrika Asia-Pazifikoa Latinoamerika eta Karibea Mendebaldeko Europa eta besteak Ekialdeko Europa
2016–17  Egipto  Senegal  Japonia  Uruguai  Ukraina
2017–18  Etiopia  Kazakhstan  Bolivia  Suedia  Italia (2017)
 Herbehereak (2018)
2018–19  Boli Kosta  Ekuatore Ginea  Kuwait  Peru  Polonia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Chapter V» www.un.org 2015-06-17 . Noiz kontsultatua: 2019-06-06 .
  2. «NBEren Segurtasun Batzordean sartu dira Malaysia, Venezuela, Angola, Espainia eta Zeelanda Berria», Berria, 2014-10-16
  3. Fasulo, Linda (2004). An Insider's Guide to the UN. New Haven, Connecticut: Yale University Press. ISBN 978-0-300-10155-3.
  4. Fomerand, Jacques (2009). The A to Z of the United Nations. Lanham, Maryland: Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-5547-2.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Webgune ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez) (Arabieraz) (Txineraz) (Errusieraz) (Gaztelaniaz)



Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua Aldatu lotura Wikidatan