Nazioarteko Balea Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko Balea Batzordea
Datuak
Izen laburraCBI
MotaBatzordea eta regional fishery management organisation (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1946ko abenduaren 2a
webgune ofiziala
Estatu bazkideak

Nazioarteko Balea Batzordea (ingelesez: International Whaling Commission, IWC) balea arrantza arautzen duen erakunde bat da. 1946ko abenduaren 2an sortu zuen Washingtonen (AEB) Baleen Arrantza Arautzeko Nazioarteko Konbentzioak, zeina zetazeoen arrantza eta merkataritza arautzeko helburuarekin sortu zen[1]. IWCren egoitza nagusia Cambridge da, Ingalaterran. Hiru batzorde nagusi ditu: zientifikoa, teknikoa eta finantza-administrazioa. Ohi denez, IWC urtero biltzen da, maiatzean edo ekainean. Estatu parte-hartzaile bakoitzak batzordekide bat du, eta aditu eta aholkulariekin batera parte hartu dezake.

Estatu bazkideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IWC 88 estatuk osatzen dute; horien artean daude Alemania, Argentina, Brasil, Errusia, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Ingalaterra, Mexiko, Peru, Txina eta Zeelanda Berria [2]. Kanada eta Japonia ez dira bazkide[2].

IWCko estatu bazkideen barruan bi jarrera daude: zetazeoak babestu nahi dituzten herrialdeak eta merkataritza erabilerarako arrantza kontrolatua sustatzen duten herrialdeak, hala nola Norvegia eta Islandia. 2019, Japoniak Batzordetik erretiratu zen[2], baleen ehiza komertzialari berrekiteko.

1986ko moratoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan balea-arrantzaren aurkako mundu mugimendua hasi zen. 1972an, Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Biltzarrak[3] proposamen bat onartu zuen Stockholmen, zetazeoen arrantza komertzialean 10 urteko moratoria gomendatzen zuena, baleen populazioak berreskuratu ahal izateko. Mehatxatutako Espezieen Nazioarteko Merkataritzari buruzko Konbentzioak (CITES) [4] 1977an eta 1981ean egindako txostenek identifikatu zituzten galzorian zeuden zenbait balea espezie.

1982an, IWCk arrantza komertzialaren amaiera erabaki zuen, balea-arrantzaren nazioarteko moratoria baten bidez, 1985-1986 aldian gauzatu zena. Islandiak eta Hego Koreak baimen bereziak lortzeko, araudia erabili zuten bitartean, Japoniak, Norvegiak, Peruk eta Sobiet Batasunak desafiatu egin zuten erabakia, arrantzatzen jarraitu baitzuten, argudiatuz moratoria ez zela oinarritzen Batzorde Zientifikoaren aholkularitzan. Japoniak eta Peruk, azkenean, jarrera aldatu zuten, Estatu Batuek egindako presioen ondorioz. 1987an Sobiet Batasunak ere baleen arrantza bertan behera utzi zuen.

Moratoria egon arren, konbentzioaren VIII. artikuluak helburu zientifikoekin arrantzatzea ahalbidetzen du. Salbuespen horretaz baliatuz, Japoniak merkataritza debekua onartu zuen azkenean, baina arrantza zientifikoa hasi. Japoniak 400 balea inguru arrantzatzen ditu urtean. Estatu bazkideen %75en gehiengoa behar da neurria atzera botatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) History and purpose. IWC (Noiz kontsultatua: 04-07-2022).
  2. a b c (Ingelesez) Membership. iwc.int (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  3. NBE: Stickholmeko adierazpena. 2011.
  4. (Gaztelaniaz) Unasylva - No. 125 - Productos químicos de la madera - Medidas tomadas en virtud de la CITES contra el comercio de especies en peligro. fao.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]