Nazioarteko Olinpiar Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:14, 24 urtarrila 2016
Nazioarteko Olinpiar Batzordea
Comité International Olympique
International Olympic Committee
EgoitzaLausana (Suitza)
Kideak205 estatu
PresidenteaJacques Rogge
Sorrera1894ko ekainaren 23a
Erakundearen webgunea

Nazioarteko Olinpiar Batzordea (ingelesez: International Olympic Committee; frantsesez: Comité International Olympique) Suitzako erakunde bat da, irabazteko asmorik gabea eta gobernuz kanpokoa, egoitza Lausanan (Suitza) duena. Pierre de Coubertinek sortu zuen 1894. urtean, Parisen, Olinpiar Jokoak berpizteko helburuarekin.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Udako eta Neguko Olinpiar Jokoak antolatzen ditu, lau urtez behin. Udako Olinpiar Jokoak lehenengoz Atenasen antolatu ziren, 1896an; eta Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen, 1924an.

Batzordeak, bere sorreratik, Olinpiar Jokoei buruzko eztabaidarako hainbat bilera antolatzen ditu, besteak beste ondorengo Olinpiar Jokoen egoitzak hautatzeko.

Presidenteak

1894. urteaz geroztik, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak 8 lehendakari izan ditu:

Zbk. Izena Estatua Aldia
1 Demetrius Vikelas Grezia 18941896
2 Pierre de Coubertin  Frantzia 18961925
3 Henri de Baillet-Latour  Belgika 19251942
4 Johannes Sigfrid Edström  Suedia 19421952
5 Avery Brundage  AEB 19521972
6 Lord Killanin  Irlandako Errepublika 19721980
7 Juan Antonio Samaranch  Espainia 19802001
8 Jacques Rogge  Belgika 20012013
9 Thomas Bach  Alemania 2013

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioarteko Olinpiar Batzordea Aldatu lotura Wikidatan
Wikiproiektu bat abian da
Nazioarteko Olinpiar Batzordea gaiari buruz.