Nazioarteko Unitate Sistema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nazioarteko Unitate Sistema (frantsesezko Système international d'unités-tik SI laburtuta) sistema metrikoaren bertsio berria da. Unitate sistemarik hedatu eta erabiliena da, bai merkataritza eta bai zientzian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema metrikoa Frantziako Luis XIV.ak aukeratutako zientzialari talde batek sortu zuen, beraien artean Antoine Lavoisier aurkitzen zela. Frantziako iraultzaren ondoren gobernu berriak sistema hau hartu zuen.

Unitateen ikurrak eta zenbakiak idazteko printzipio orokorrak 9. CGPMan proposatu ziren lehenengoz (1948, 7. erabakia). Geroago ISO nazioarteko normalkuntzarako erakundearen ISO/TC 12 komite teknikoak onartu eta osatu zituen eta ISO 31, Kantitateak eta unitateak araudia argitaratu zuen; era berean IEC nazioarteko komisio elektroteknikoaren IEC/TC 25 komite teknikoak IEC 60027 araudia argitaratu zuen. Gaur egun bi erakundeak ari dira arauak batera aztertzen eta ISO/IEC 80000, Kantitateak eta unitateak araudi bateratua argitaratzen.

Magnitude[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnitude bat materiaren edozein ezaugarri neurgarri da. Hura neurtzeko, neurri-unitate bat erabiltzen da, haren izaera bereko kantitate bat, bere barnean zenbat aldiz hartzen duen jakiteko.

SI sisteman doitasun handiz lor daitezkeen kopuruak finkatzen dira, edozein tokitan eta denboratan errepikatuak izateko modukoak direla.

Oinarrizko magnitude[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SI sistemaren oinarrizko magnitudeak 7 dira, hurrengo taulan agertzen direnak:

Magnitudea Izena Ikurra Oharrak
Luzera metro m argiaren abiaduraren arabera definitzen da
Masa kilogramo kg lege fisikoetan oinarrituriko definizioa bilatzen ari da
Denbora segundo s denbora atomikoaren arabera definitzen da
Korronte elektrikoaren intentsitatea anpere A eremu elektrikoaren arabera definitzen da
Tenperatura kelvin K
Substantzia kantitatea mol mol ikus, gainera, Avogadroren zenbakia
Argi-intentsitatea kandela cd

Magnitude eratorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SI sistemaren unitate eratorriak oinarrizko unitateen biderketez (zatiketez) eta berreketez sortutako unitateak dira.

Unitate eratorri koherenteak 1 ez den ezelako zenbakizko faktorerik hartzen ez duten biderketez (zatiketez) eta berreketez osatuak daude.

SI sistemaren oinarrizko unitateek eta eta unitate eratorri koherenteek "SI-ren unitate koherenteen multzoa" deitutako unitate multzoa osatzen dute.

Izen eta ikur berezizko unitate eratorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unitate eratorri koherenteen artean 22 unitatek izen eta ikur bereziak dituzte SI sisteman, honako hauek:

Magnitude eratorria Unitatearen izena Ikurra Beste unitateen arabera Oinarrizko unitateen arabera
Azalera metro karratu S ha (hektarea) m2
Bolumena metro kubiko V L (dm3) m3
Dentsitatea kilogramo metro kubikoko d g/l kg/m3
Abiadura metro segundoko v km/h m/s
Azelerazioa metro segundo karratuko a m/s2
Indarra newton N kp m kg s-2
Presioa pascal Pa N/m2, atm, mm Hg
Energia, lana, bero kopurua joule J kWh m2 kg s-2
Potentzia watt W J/s m2 kg s-3
Karga elektrikoa, elektrizitate kopurua coulomb C s A
Potentzial elektrikoaren diferentzia, indar elektroeragilea volt V W/A m2 kg s-3 A-1
Angelu laua radian rad 1 m/m
Angelu solidoa steradian sr 1 m2/m2
Frekuentzia edo Maiztasuna hertz Hz s-1
Kapazitantzea farad F C/V m-2 kg-1 s4 A2
erresistentzia elektrikoa ohm V/A m2 kg s-3 A-2
Konduktantze elektrikoa siemens S A/V m-2 kg-1 s3 A2
Fluxu magnetikoa weber Wb V s m2 kg s-2 A-1
Fluxu magnetikoaren dentsitatea tesla T Wb/m2 kg s-2 A-1
Induktantzia henry H Wb/A m2 kg s-2 A-2
Celsius tenperatura Celsius gradua °C K
Argi fluxua lumen lm cd sr cd
Iluminantzea lux lx lm/m2 m-2 cd
Erradionuklido baten aktibitatea becquerel Bq s-1
Xurgatutako dosia gray Gy J/kg m2 s-2
Dosi baliokidea sievert Sv J/kg m2 s-2
Aktibitate katalitikoa katal kat s-1 mol

SI ikurrentzako arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SI unitateen ikurrak (eta SIarenak ez diren unitate askorenak ere) hurrengo arauak jarraituz idazten dira:

  1. Ikurrentzat «roman» motako tipoak erabiltzen dira. Normalean, unitateen ikurretan hizki txikiak erabiltzen dira, baina unitatearen izena pertsona baten izenetik badator ikurraren lehenengo hizkia larria da. Unitatearen izena bere osotasunean idazten denean beti idazten da letra txikiz, perpausa baten lehenengo hitza ez bada. Salbuespen bakarra «Celsius gradua» da.
  2. Unitateen ikurrak ez dira aldatzen pluralean.
  3. Unitateen ikurren atzean ez da jartzen puntu bat, esaldi baten amaierakoa ez bada.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioarteko Unitate Sistema Aldatu lotura Wikidatan