Nazioarteko gotiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Limbourg anaiak, Kristoren tentaldiak, Les Très Riches Heures du duc de Berry kodexeko miniatura, 1412-1416 aldean, Musée Condé, Chantilly

Nazioarteko gotikoa arte gotikoaren aldi berankorra izan zen, XIV. mende amaieran eta XV. mende hasieran Borgoina, Frantzia eta iparraldeko Italian garatu zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1400 inguruan, Europako hainbat herrialdetako errege familien eta gorteen arteko harreman ugariak zirela-eta -ahaidetasunezkoak eta politikoak-, asko mugitu ziren artistak lurralde batzuetatik besteetara. Hala, ipar eta hegoaldeko Europako arte tradizioek bat eginik, estilo bakar bat geratu zen nagusi mendebaldeko Europan, nazioarteko estiloa deitu zaiona. Estilo hori ez zen margolanetara mugatu, hitz bera erabiltzen baita aldi hartako eskultura definitzeko ere; baina argi dago pintoreak eta miniatura margotzaileak izan zirela nazioarteko estiloaren garapenean protagonismo handiena izan zutenak. Herbehereak, Frantzia, Italia eta erdialdeko Europa izan ziren nazioarteko estiloaren gune nagusiak.

Melchior Broederlam flandriarra izan zen estilo horretan aritu zen lehenengoetako bat, Limbourg anaiak etorri ziren gero, eta, azkenik, ezin aipatu gabe utzi Italiako pintoreen ekarpena, hala nola, Gentile da Fabrianorena.

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Erresuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henri Bellechose, San Denisen azken jaunartzea eta gurutziltzatzea, 1416, Louvre museoa, Paris.
Narbonako Parementa, 1364–1378


Germaniako Erromatar Inperio Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conrad von Soest, Niederwildungen erretaula, 1403 aldean, Bad Wildungen, Alemania


Ingalaterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wiltongo diptikoaren maisua, XIV. mendearen amaiera, margolari ingeles edo frantsesa.

Iberiar penintsula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gentile da Fabriano, Ama Birjinaren koroatzea, 1420 aldean, Getty Center, Los Angeles.

Italiar penintsula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioarteko gotiko Aldatu lotura Wikidatan