Nazionalismo zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Birth of a Nation filmaren afixa (1915), nazionalismo zuria bultzatu zuen filma.

Nazionalismo zuria, zuriak arraza bat direlako ustea sostengatzen duen nazionalismo edo pannazionalismo mota bat da,[1] nortasun nazional zuri bat garatu eta mantendu nahi duena.[2][1][3] Nazionalista zuriek arraza zuriaren eta historikoki zuriak izan diren estatuen kulturen biziraupena bermatu nahi dutela diote. Nazionalista zuri askok mestizajea, multikulturalismoa, ez-zurien immigrazioa eta zurien jaiotza-tasa baxuak arraza zuria mehatxatzen ari direla uste dute, eta batzuek argudiatzen dute ustezko genozidio zuri baten baliokidea dela.[4]

Nazionalismo zuria, batzuetan, supremazismo zuriaren eufemismo edo azpimultzo bezala deskribatzen dute, kazetariek eta beste analista batzuek termino biak berdin erabili baitituzte.[5][6] Talde nazionalista zuriek separatismo zuria eta supremazismo zuria bultzatzen dituzte.[7] Separatismo zuriak "zurien estatu" baten sorrera bultzatzen du, darwinismo sozialari eta nazismoari buruzko ideiak hartuz.[3][8] Nazionalista zuriek, oro har, "supremazismo" terminoa saihesten dute, konnotazio negatiboak dituelako.[9][10]

Kritikoen ustez, "nazionalismo zuria" terminoa eta harrotasun zuria bezalako ideiak supremazismo zuriari itxura publikoa emateko baino ez dira existitzen, talde nazionalista zuri gehienek arraza-indarkeria sustatzen baitute.[9][10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Perry, Barbara. (2009). Hate Crimes. Greenwood Publishing, 114-115 eta 119 or..
  2. (Ingelesez) Conversi, Daniele. (2004ko uztaila). «Can nationalism studies and ethnic/racial studies be brought together?» Journal of Ethnic and Migration Studies (Taylor and Francis) 30 (4): 815–29 doi:10.1080/13691830410001699649.
  3. a b (Ingelesez) «White Nationalism, Explained» The New York Times 2016/11/22.
  4. (Ingelesez) FBI Counterterrorism Division. (2006-12-13). State of domestic white nationalist extremist movement in the United States. FBI Intelligence Assessment, 4 or..
  5. (Ingelesez) Perlman, Merrill. (2017-8-14). «The key difference between ‘nationalists’ and ‘supremacists’» Columbia Journalism Review.
  6. (Ingelesez) Sterling, Joe. (2016/11/16). «White nationalism, a term once on the fringes, now front and center» CNN.
  7. (Ingelesez) «White Nationalist» Southern Poverty Law Center.
  8. (Ingelesez) Loftis, Susanne. (2003-4-11). «Interviews offer unprecedented look into the world and words of the new white nationalism» Vanderbilt News (Vanderbilt University).
  9. a b (Ingelesez) Zeskind, Leonard. (2005eko azaroa). «The New Nativism: The alarming overlap between white nationalists and mainstream anti-immigrant forces» The American Prospect (The American Prospect, Inc.) 16 (11).
  10. a b (Ingelesez) Hughey, Matthew. (2012). White Bound: Nationalists, Antiracists, and the Shared Meanings of Race. Stanford University Press, 198-199 or. ISBN 9780804783316.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]