Nazionalsozialismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esbastika, nazien ikurra eta Alemania naziaren bandera

Nazionalsozialismoa edo nazismoa Alemanian 1933tik 1945era (eta Austrian 1938tik) boterean egon zen erregimenaren (Hirugarren Reicha) ideologiari ematen zaion izena da. Nazismoak faxismoarekin hartu-eman zuzena dauka eta ezaugarri nagusietako bat arrazismoa du.

Nazi hitza Joseph Goebbels Propagandako Ministro naziak plazaratu zuen mitin batean, Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistako (Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei) kideak izendatzeko.

Ideologia politiko Alemanian agertu zen lehen aldiz 1930eko hamarkadan, herritarrak Lehen Mundu Gerra galdu izanaren ondorioak eta 1929ko kraxa pairatzen ari zirela. Era berean, Adolf Hitlerri eta haren lanari (Mein Kampf; "Nire Borroka", euskaraz) hertsiki loturik dago.

Nazismoaren ezaugarri nagusiak ondokoak dira:

  • Estatu indartsuaren zentralitatea eta garrantzia
  • Gizabanakoen arteko desberdintasunaren aldarrikapena: Arraza arioaren gorespena
  • Gidari edo "führer"rarekiko (Hitler bera) mirespena
  • Inperialismoaren defentsa: Alemaniak bere lurraldeak handitzeko eskubidea zuen (Espazio Bitalaren Teoria)
  • Militarismoa eta bortizkerian oinarritutako praktika
  • Arau demokratikoak ez jarraitzea
  • Hegemonismo sutsua

Bigarren Mundu Gerra osteko nazi-ideologiako pertsonei neonazi esaten zaie.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazionalsozialismo Aldatu lotura Wikidatan