Edukira joan

Nazka (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazka
Datuak
EzizenakExtintor de Arcoiris
JatorriaAlgorta, Euskal Herria
Musika motaPunk, Rock
Instrumentuakbaxua, gitarra, bateria
Urteak2020
Produkzioa
Diskoetxea(k)Rocking Loud Studio
Taldekideak
Abeslaria: Oinatz(Fili)
Bateria: Mikel(Terrones)
Baxua: Aimar (Trespu)
Gitarra: Manex
Lehengo taldekideak
Jon Azkoarra (Maltxur)
Bizirik Gabiltza (2022)
Etorkizunik Ez (2024)
UK Astitzen (Azebarri)

Nazka [1]Punk Oi! musika talde bat da 2020an sortua Uribe Kostako Algortako auzoan

Taldea 2020ko udan Agurainen (Araba) sortzea erabaki zuten; hala ere, hasiera hartan musikaz gauza handirik ez zekitenez, lehen pausoak hurrengo Gabonetan eman zituzten. Hasiera batean, Manex, Fili, Saras eta Xabi ziren taldekideak, eta bakoitza bere instrumentuarekin harremanetan jartzen hasi zen. Lehen entseguak Grabasonic-en egin zituzten, eta, beranduago, Txorimalon aritzea lortu zuten. Lehen kontzertua Txorimalon bertan eman zuten, Manex eta Fili gitarran, Trespu baxuan, Maltzur baterian, eta Saras eta Xabi abeslari zirela. Gaur egungo taldea Trespu (Aimar), Terrones (Mikel), Fili (Oinatz) eta Manex dira.

Musika estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazka[2] punk elementuak ditu bere musikan, punkaren iraultza eta espiritua, kritika sozialarekin batera, oso presente da haien letran eta soinuetan. Punk estiloa gehienetan abestien energiak eta erritmo azkarrak adierazten ditu, eta horrek haien kontzertuak biziki zirraragarriak izatea laguntzen du. Taldeak bere jatorrizko estiloa mantentzen du, baina bestelako influentziak ere irudikatzen ditu, hala nola rock alternatiboa.

Gainera, Nazka Boliviako musikaren hainbat ezaugarri integratzen ditu, folklore eta instrumentazio tradizionala erabiliz. Musika boliviarreko erritmoak eta melodiak euren estiloan ikusi daitezke, horrela desberdintzen dira beste punk talde batzuekin eta aniztasun musikal bat eskaintzen dute. Horrek, zalantzarik gabe, euren irudi eta proposamen artistikoari kolore eta sakontasun gehigarria ematen dio.

  • Oinatz (Fili): Abeslaria
  • Mikel (Terrones): Bateria
  • Manex: Gitarra
  • Aimar (Trespu):Baxua
  • Bizirik Gabiltza (2022).[3]
  • Etorkizunik Ez, (2024).[4]
  • Nazka Crew (2024)[5]
  • Rock and Roll’a ala Hil (2024)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]