Edukira joan

Neal Cassady

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neal Cassady

Bizitza
JaiotzaSalt Lake City, 1926ko otsailaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSan Miguel de Allende (en) Itzuli, 1968ko otsailaren 4a (41 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
istripuzko heriotza: hipotermia
giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)LuAnne Henderson  1948)
Carolyn Cassady
Hezkuntza
HeziketaEast High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta olerkaria
InfluentziakJack Kerouac eta William Burroughs
MugimenduaBeat belaunaldia

IMDB: nm0143944 Musicbrainz: c97392bf-b164-4e99-bef4-1e1bb068bc03 Find a Grave: 7567150 Edit the value on Wikidata

Neal Cassady (Salt Lake City, Utah, 1926ko otsailaren 7aAn Miguel de Allende, Mexiko, 1968ko otsailaren 4a) estatubatuar idazlea izan zen. Beat belaunaldiko funtsezko pertsona izan zen 1950eko hamarkadan, eta mugimendu psikodeliko eta kontrakulturaletakoa 1960ko hamarkadan.

Haurtzaroa aitarekin igaro zuen eta arlotetasunarekin, pobreziarekin, delinkuentziarekin eta kartzelarekin ohitu zen. Hogei urte zituela, New Yorkera joan zen bere lagun Hal Chaseren idazle lankideak ezagutzera.

See caption
1944ko Cassadyren polizia-fitxa, Denverren

Cassady Jack Kerouac eta Allen Ginsbergen laguna izan zen eta Kerouacen eleberrietan Dean Moriarty eta Cody Pomeray izenekin agertu zen; Ginsbergen "Howl" poeman ere agertzen da.

Luanne Hendersonekin ezkondu ondoren, Cassady Carolyn Robinsonekin ezkondu zen 1948an, eta biak Kaliforniara joan ziren bizitzera seme-alabekin. Cassidy 1958tik 1960ra egon zen kartzelan marihuana kantitate txiki bat edukitzeagatik. 1963an Neal eta Carolyn dibortziatu egin ziren.

Cassadyk 1962an ezagutu zuen Ken Kesey eta Merry Pranksters taldean sartu zen. 1964an Furthur autobuseko gidaria izan zen. Bidaia hauek Tom Wolferen The Electric Kool-Aid Acid Test liburuan agertzen dira.

Cassady Hunter S. ThompsonenHell 's Angels: The Strange and Terrible Saga of the Outlaw Motorcycle Gangs liburuan ere agertzen da.

Cassady trenbidearen ondoan hil zen, Mexikon, ezkontza batean izan ondoren, ziurrenik barbiturikoen gaindosiagatik.

Prosazko bi pasarte labur baino ez zituen argitaratu bizirik zegoela. Hala ere, bere eragin intelektual eta estilistikoa izugarria izan zen, elkarrizketa eta gutunen bidez.

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "The Joan Anderson Letter" (1950)
  • "Pull My Daisy" (1951, poema) Jack Kerouac eta Allen Ginsbergekin batera
  • "Map to Kesey's"
  • "First Night of the Tapes" Jack Kerouacekin batera. Transatlantic Review, (1969)
  • The First Third (1971, eleberri autobiografikoa)
  • As Ever: The Collected Correspondence of Allen Ginsberg & Neal Cassady. Berkeley: Creative Arts Book Company, 1977
  • Grace Beats Karma: Letters from Prison (poemak eta gutunak). New York City: Blast Books, 1993
  • Neal Cassady: Collected Letters, 1944–1967 (2004, gutunak)

Literatura-azterketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Stephenson, Gregory (2007) [1987]. "Friendly and Flowing Savage: The Literary Legend of Neal Cassady". Incorporated in The Daybreak Boys: Essays on the Literature of the Beat Generation (1990).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]