Nebulosa ilun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orionen dagoen Zaldi Buru nebulosa ezagunaren irudia.

Nebulosa ilun bat (xurgaketa nebulosa ere deitua) izar bakar batekin ere lotuta ez dagoen edo hauengandik aldendua dagoen gas eta izarrarteko hauts metaketa bat da, hala horien energia jasotzen ez duelarik, horren ondorioz bere presentzia nebulosa baino urrunago dagoen izar hondo batekin kontraste bidez nabaritzen delarik.

Nebulosaren periferian bere atzetik dauden izarrak ilunduak eta lainoaren materialak argiaren zati baten xurgaketaren ondorioz gorrituak agertzearen arduradunak dira.

Iluna eta ilargirik gabekoa den gau batean Esne Bidea sekzio ilunez nola etena dagoen ikus daiteke, zeruko orbanen antzerakoak direnak. Hau, eguzkia eta gure galaxiaren zati baten artean jartzen diren laino ilunen ondorio da. Laino mota hauek beste galaxia eta kumulu globular batzuetan ere aurkitu ziren. Gure galaxian dauden batzuk erraz bereiz daitezke, Ikatz Zaku nebulosa kasu, Hegoaldeko Gurutzea konstelazioaren ekialdean dagoena, non, argi eta garbi, ia izarrik ez duen eremu bat ikus daitekeen. Beste adibide ezagun bat Zaldi Buru nebulosa izenekoa da, teleskopio ertainekin ikus daitekeen eta Orionen gerrikotik gertu dagoen nebulosa bat dena.

Infragorrin aztertuak, horietakoren batzuk euren barnean, eratzen ari diren izarrak dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nebulosa ilun Aldatu lotura Wikidatan