Nederlandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nederlandera
Nederlands
Map Dutch World scris.png
Nederlanderaren hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Herbehereak, Holandarren Antillak, Aruba, Surinam, Belgika (Flandria eta Brusela), Frantzia (Frantziar Flandria), Alemania (Rhin Beherea) eta Indonesia
Hiztunak Jatorrizkoak: 22 milioi
Guztira: 27 milioi
Rankinga 45.a
Ofizialtasuna Aruba, Belgika, Herbehereak, Holandarren Antillak, Surinam, Benelux, Europar Batasuna, Hego Amerikako Nazioen Batasuna
Araugilea Nederlandse Taalunie
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
aleman taldea
Behe-aleman
Low Franconian languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subject–verb–object, SOV hizkuntza, V2 hizkuntza, nominative–accusative language, stress-timed language, time–manner–place eta fusional language
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 nl
ISO 639-2 nld dut
ISO 639-3 nld
Wikipedia nl

Nederlandera[1] jatorri germanikoa duen hizkuntza bat da. Gutxi gorabehera 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.

Hizkuntza ofiziala da Herbehereetako Erresuman —hots, Herbeheretan, Holandarren Antilletan eta Aruban— eta Surinamen. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Frantziako ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat partetan ere hitz egiten da, nederlandan kolonia zenean, administrazio publikoak hizkuntza ofizialtzat erabiltzen baitzuen.

Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (nederlandera orokor landua), eta horixe da Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera. Mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakasten da.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holandera Holandako probintzietako dialektoa da, brabantsera Brabants probintzian hitz egiten den moduan. Hizkuntzari holandera deitzea desegokia da eta burla gisa har dezakete Holandako probintzietan bizi ez diren hiztunek.

Afrikaansa Namibia eta Hegoafrikan hitz egiten da, normalean hizkuntza beregain gisa hartzen bada ere.

Flandrian hitz egiten den nederlanderari, berriz, flandriera deritzo. Horrek ere beste dialekto batzuk ditu: mendebaldekoa, ekialdekoa, linburgera, brabantsera eta anberesera.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nederlanderazko literatura»

Jacob van Maerlant eta Jan van Ruusbroec Erdi Aroko egilerik azpimarragarrienak ditugu, beste batzuen artean. Denboran aurrera, Urrezko Aroan (15501670), Joost van den Vondel batik bat eta Dirck Volckertszoon Coornhert eta Pieter Corneliszoon Hooft idazle nabarmenak izan ziren.

Bestela, XIX. mendean Willem Bilderdijk, Guido Gezelle poeta, "Multatuli" (kolonialismoa satirikoki kritikatu zuena) eta Louis Couperus ditugu. Azkenik, XX. mendetik aurrera, Johan Huizinga eta Harry Mulisch ezagunenen artean daude.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nederlandera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.