Neferkara Pepyseneb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Neferkara Pepyseneb, Egiptoko VIII. dinastiako faraoi faraoi bat izan zen, K. a. 2170 inguruan gobernatu zuena, Egiptoko lehen tarteko aroan.

Ordena Zaharra, Egiptoko VI. dinastiaren amaieran hondoratu zen eta Goi Egiptoko nomoetako gobernariek, euren lurraldeengan nagusitasuna ezarri zuten. Gobernari hau, zailtasun ekonomiko edo politikoen garai batean sortutako denbora baterako agintari kontseilu batetakoa ere izan zitekeen. Egoerak, Menfisen, kaotikoa izan behar zuen, Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, VIII. dinastia "100 urtez gobernatu zuten bost erregez" osatu zela baitio.

Ipuurren Papiroa deritzon testuak, egoera kaotiko bat deskribatzen du: sinesgarritasuna galdutako erregeak, Deltaren asiar inbasioa, iraultza desordenak, errege artxibategi eta hilobien suntsipena, ateismoa eta sekretu erlijiosoen hedapena. Ordena Zaharra deritzonaren hondoratzea.

Bere izena, honako hauetan dago:

Abidoseko Errege Zerrenda. 51. kartutxoa.


Aurrekoa
Neferkahor
Egiptoko faraoia
Egiptoko VIII. dinastia
Ondorengoa
Neferkamin Aanu