Neferkheres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neferkheres
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1047 ( urte)
Familia
AitaEsmendes I.a
LeinuaEgiptoko XXI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Neferkara Heqauaset Amenemnesu edo Neferkheres, Egiptoko XXI. dinastiako bigarren faraoia izan zen. K.a. 1043 eta K.a. 1039 bitartean gobernatu zuen, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaian.

Bere erregealdiaren oroitzapena, Sexto Julio Afrikanok idatzitako Manetonen epitomean mantendu zen, Neferkheres deituz eta lau urteko erregealdi labur bat emanez, Amenemnesuren existentzia, soilik 1940an berretsi ahal izan zen arren.

Ziuraski, bere anai gazteagoa zen Psusenes I.arekin elkargobernaria izan zen, Psusenes, bere oinordekoa ere izango zelarik.

Bere agintaldian, honi buruz askorik ezagutzen ez dena, Tebasen Amonen Apaiz Gorena zen Menkheperraren aurkako matxinada baten zeinbat buruzagi barkatu zituela ezagutzen da.

Ziuraski, Tanisen lurperatua izan zen.

Bere errege izena zen Neferkara izena duen idazkun bat aurkitu zen bere anaia eta oinordekoa izan zen Psusenes I.aren hilobian.


Aurrekoa
Esmendes I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXI. dinastia
Ondorengoa
Psusenes I.a