Edukira joan

Neguko garagar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neguko garagar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaTriticeae
GeneroaHordeum
Espeziea Hordeum distichon
Linnaeus, 1753

Neguko garagarra[1] (Hordeum distichon) gramineoen familiako urteko landarea da. Iraken jatorria duen labore hau mundu osora zabaldu da.[2] Aditu batzuek garagar arruntaren, Hordeum vulgare, landarearen azpiespezie bat besterik ez dela diote.[3]

Ertz luzeak dituzten galburu trinkoak dira, espikulak biko taldetan jarrita. Gluma estu uninerbiatuak, aristatuak, bata bestearen ondoan eta espikulen aurrean jarriak. Hiruko bakoitzeko kanpoko bi espikulak antzuak edo maskulinoak dira.

Neguko garagarra landu den labore zaharrenetako bat da; k.a. 2800 urtetik landatzen dute gutxi gorabehera. Gizakiarentzat eta abereentzat zereal garrantzitsua da, malta egiteko balio du, garagardoa egiteko oso erabilia. Irin lirdingatsu gutxiago egiten du, eta ogia egiteko gariak baino balio txikiagoa duenez, gariak garagarra ordeztu du horretarako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. (Ingelesez) «Hordeum distichon L.» Plants of the World Online (Board of Trustees of the Royal Botanic Gardens, Kew).
  3. (Ingelesez) Hordeum distichon common barley. The Royal Horticultural Society.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.