Nehemias
Itxura
| Nehemias | |
|---|---|
| Datu biografikoak | |
| Jaiotza | Judea, K.a. 473 |
| Heriotza | Judea, K.a. 403 |
| Herrialdea | Akemenestar Inperioa |
| Sexua | gizonezkoa |
| Jarduera | agintaria |
| Familia | |
| Aita | Hachaliah |
Nehemias (hebreeraz: נְחֶמְיָה, Nəḥemyāh) Bibliako pertsonaia da. Bibliak dioenez, Artaxerxes I.aren funtzionario izan zen; benetan existitu izan balitz, K.a. V. mendearen bigarren erdialdean aritu izango zatekeen lan horretan. Bibliak dioenez, Juduen gobernari izan zen, eta Jerusalemgo harresia berriro eraikitzeko eta erlijio-erreforma egiteko ahaleginak egin zituen Esdrasekin batera.
Nehemiasen liburua, bestalde, Bibliako historia-liburuetariko bat da, Esdrasen liburua-ren segida, Esdras II ere deitua, eta egile berarena (K.a. IV. mendea).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.