Neil French

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Neil French
Bizitza
Jaiotza Birmingham1944ko irailaren  9a (74 urte)
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua

Neil French (Birmingham, Erresuma Batua, 1944 - ) munduko kreatiborik garrantzitsuenetakoa da, haren ibilbide profesionalean 500 sari baino gehiago jaso dituena. Asiako iraultza kreatiboaren aita izateagatik ezaguna da. French-en ustez toreatzailea izateko behar diren hiru osagaiak kreatibo on batek izan behar dituenak dira, hau da, adorea, sormena eta bakoitzarenganako konfiantza izatea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

French 1944ko irailaren 9an jaio zen Birmingham-en, Ingalaterran. 16 urterekin eskola utzi zuenean, zorren kobratzailea eta entziklopedia saltzailea izan zen. 18 urterekin publizitateko lehen lana izan zuen, Birmingham-eko Sterling Advertising agentzian. Lehenengoz, estudioko laguntzaile bezala lan egin zuen eta bi urte geroago kontu exekutibo izatea lortu zuen.

Urte bat geroago, agentzia utzi zuen bere bezeroarentzat lan egiteko, motorren ekoizlea zena. Enpresa itxi zenean Espainiara joan zen eta han bi urte egon zen, toreatzaile, zerbitzari eta abeslari moduan.

Ingalaterrara bueltatu zenean, agentzien munduan lan egiten jarraitu zuen. Birmingham-eko agentzia txiki batean egin zuen lan kontu exekutibo moduan eta gero Londresen publizitatearen alde kreatiboa ezagutu zuen. Lehenengo, copy moduan eta ondoren arte zuzendari bezala.

1970. urtean bere agentzia propioaren bazkidea bihurtu zen, Blacker Hyde Associates. Bitartean, diskoteka eta kontzertu areto baten jabe izan zen. Judas Priest taldearen managerra ere izan zen. Blacker Hyde Associates agentziak 1978an porrot egin zuen eta horrek ere Neil French ekonomikoki akabatu zuen. Clement Franklin Powel agentzian laburki egon zen eta gero Asian lan egin zuen. 1980an 3 egun zuzendari kreatibo moduan egon zen Singapurren Batey Ads agentzian. Londresera bueltatu zen, baina 1983an Singapurrera berriro joan zen Michael Ball kontratatuta. Michael Ball Ogilvy & Mather Asiaren exekutiboa zen eta bertan Neil French zuzendari kreatibo moduan lan egin zuen. 1986an Batey Ads agentzian lan egin zuen zuzendari kreatibo bezala eta sei hilabete geroago Ball Partnership agentzian Michael Ball-entzat lan egin zuen. Agentzia WCRS-k erosi zuenean Neil French presidenteordea izendatu zuten.

1994an Ball agentzia utzi zuen eta freelance eta telebistako iragarkiak zuzentzen lan egin zuen. 1995an Ogilvy agentzian zuzendari kreatibo erregionala izan zen Asia/Pazifikorako. 1998an agentziako munduko zuzendari kreatiboa izendatu zuten.

Asiako iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

French-ek Asian izan zuen arrakasta hainbat faktoreengatik izan zen. Bertako publizitate industria hastapenetan zegoen. Neil bere ikuspegia irakatsi zien Asiako gazteei. Neil French-en estiloa ikuspuntu ikus-minimalista, diseinuan dotoretasuna eta elementu grafikoen aurrezpena da. Testua copy luzea da eta tonu literario, sofistikatu eta inpertinentean idatzia dago.

Kanpaina polemikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpaina polemikoak egitea gustatzen zaio. Horren adibide Chivas Regal-entzako kanpaina da. Johnnie Walker zen marka liderra, Chivas merkeagoa zen eta salmentak beherakadan zeuden. Horregatik, Chivas-en prezioa igo zuten eta jendeari ezin zuela ordaindu esan zioten. Funtzionatu zuen. Neil French-ek iragarkietan ez zuen produktuaren etiketa erakusten, whiskien aditua izanez gero produktua ezagutzeko gai izan behar zelako. Testua txikia zen eta maiuskuletan zegoen. Targetak orrira hurbildu behar zen testua irakurtzeko. Iragarkietan espazio zuri asko zegoen, harrokeria izango balitz bezala: “begira, orri osoa erosi dugu eta zatitxoren bat besterik ez dugu erabiltzen”. Kanpaina bukatu zenerako Chivas lehen marka bihurtu zen.

Kanpaina polemikoen beste adibide bat eta mito bihurtu dena publizitate munduan, XO gargardoarentzako kanpaina da. Singapurren 1990 hamarkadan Neil French-ek marka sortu zuen, ezaugarri nagusiena alkohol kantitate handia duela esaten. Ezaugarri horrekin iragarkiak egin eta egunkarian jarri zituen. Jendea tabernetara joan zen XO garagardo eske, baina, ez zen existitzen. Kanpaina honen helburua inprimatutako euskarrien bideragarritasuna frogatzeko egin zuen. Bezero batzuen ustez, garagardoa edo xanpu bezalako produktuak telebistan soilik iragarri ahal ziren eta kanpaina honen bidez iritzi hauek aldatu nahi ziren. Gainera, Neil French-ek arauak hautsi zituen, garagardoaren irudia indartsuegia zelako, iluna.

2005ean Toronton Neil French hitzaldi bat eman zuen eta bertan publizitatean lan egiten duten emakumeen lana mespretxatu zuen. Hori esan zuen galdetu ziotenean zergaitik emakumeak ez dauden sormen goreneko rankinean . Horren ondoren, izugarrizko polemika sortu zen. Gerora, Neil French haren hitzak argitu zituen esanez ez zuela hori esan, berak esan nahi zuena izan zela emakumeak ezkontzen eta umeak izaten jarraitzekotan ez zirela zuzendari kreatibo izatera ailegatuko. Honen guztiaren ondoren, WPP-eko munduko zuzendari kreatiboa izateari utzi zion.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]