Neisseria meningitidis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Neisseria meningitidis
Neisseria meningitidis (cropped).png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria
FilumaProteobacteria
KlaseaBetaproteobacteria
OrdenaNeisseriales
FamiliaNeisseriaceae
GeneroaNeisseria
Espeziea Neisseria meningitidis
Albrecht & Ghon 1901
Datu orokorrak
Gram tindaketa Gram-negative

Neisseria meningitidis, meningokoko izenez ere ezaguna, diplokoko motako bakterio bat da. Meningokokoek sorrarazten dituzten gaixotasunen artean meningitis dago.

Neisseria guztien antzera, Neisseria meningitidisek ostalari baten barruan bizi behar du beti, ezin du aske bizi. Eskakizun nutritibo oso zorrotzak ditu, ez baita hazkuntza-inguru arruntetan hazten: hazkuntza-inguru aberasgarriak erabiltzen dira (odol-agarra eta txokolate-agarra, esaterako) laborategian hazteko.

Mikrobio honek meningitisa eragiten du. Meningitisa meningeen infekzioa da, hots, garuna eta bizkarrezur-muina estaltzen duten mintzen infekzioa. Meningokokoa ez ezik, beste bakterio, birus eta onddo batzuek ere meningitisa eragin dezakete, meningitis bakteriarren artean ohikoena meningokokoak sortzen badu ere.

Mikrobio honek gizakia besterik ez du infektatzen. Airetik transmititzen da, eztula edo doministiku egiterakoan, eta baita kontaktu zuzenaren bidez (txistuarekin, esaterako). Noizean behin agerraldiak sortzen ditu, jende asko toki itxi batean pilatzean, batik bat (eskoletan, kuarteletan, kontzentrazio-eremu handietan...)

Burdina behar du, eta transferrina eta laktoferrina molekuletatik lortzen du.

Oso mikrobio birulentoa da, endotoxina indartsua edukitzeaz gain zelula hormaren gainetik kapsula bat ere baduelako (bere fagozitosia galarazten duena). Horretaz gain defentsa mukoziliarrak ekiditeko adhesinak dituzten finbriak garatu ditu. Horregatik guztiarengatik meningokokok sorturiko meningitisa gaixotasun larria da, tratatu ezean %100 hilgarritasuna duena (eta ondo tratatuta ere %15era irits daiteke)

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neisseria meningitidis Aldatu lotura Wikidatan