Nekane Goikoetxea Agirre
| Nekane Goikoetxea Agirre | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Deba, 1970eko martxoaren 23a (56 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea Kataluniako Unibertsitate Irekia |
| Hezkuntza-maila | doktorea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | euskara teknikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea |
| Enplegatzailea(k) | EMUN Mondragon Unibertsitatea Andoaingo Udala Gipuzkoako Foru Aldundia |
Nekane Goikoetxea Agirre (Deba-Gipuzkoa, 1970eko martxoaren 23a), Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, Pedagogian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kultur Ikasketen masterra egina du Kataluniako Unibertsitate Irekian. Lanbidez, Mondragon Unibertsitateko (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) irakaslea da eta Hizkuntza teknikaria administrazioan.
Ikasketak eta Doktoretza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean egin zituen Euskal Filologia ikasketak. Lizentziatura amaituta, Pedagogia alorrean tesia osotu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, izenburu hau duen Doktoretza tesia, hain zuzen: Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAEko hezkuntza eleanitzean (2006).[1] Tesiaren zuzendaria Miren Jasone Cenoz Iragui doktorea izan zuen. Tesian, gazteen gaitasun komunikatiboa aztertzen du, egokitasun irizpideari loturik betiere. Horrekin batera, euskara, gaztelania eta ingelesaren artean gertatzen den elkar eragina ere aztergai du ikerketa honek. Bi aztergai ditu helburu: EAEko hezkuntza eleanitza jarraitzen duten ikasleen gaitasun komunikatiboa eta beren hizkuntzen arteko elkar eragina.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza teknikari gisa duen ibilbidea Emun aholkularitzan hasi zuen 1999an, urtebetez aritu zen lan horretan, Ondoren, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan 2000 eta 2009 urte bitarte, eginkizun hauek garatzen: Herrian euskararen erabilera sustatzea, hainbat arlo eta kolektibotan: familia bidezko transmisioan, kirolean, lanbide heziketan, enpresetan, atzerritarrengan, gazteen arteko komunikazioan, hedabideetan, udalean bertan, etab.[2]
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle aritu da 2009. urtetik aurrera, Hizkuntzak eta kulturak gizartean eta eskolan departamentu akademikoan
Proiektu ugaritan aritu da eta nabarmentzekoa da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Aditu Diplomaturan 2010etik 2021era bitarte egin zuen lana, Batzorde Pedagogikoko kide eta diplomaturaren koordinatzaile gisa.[3][4]
Soziolinguistika Klusterrak abiatutako EraLan proiektuaren 2 (2008-2010) eta 3 (2011-2013) zikloetan zuzendaria izan zen. Proiektu honen bitartez, hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatu ziren, ondoren, erakunde horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzeko. Ikerketa-ekintza paradigma izan zen proiektuaren oinarrietako bat, eta erakundeen arteko lankidetza, bestea. Arlo teorikoan eta akademikoan ari ziren ikerlarien eta plangintzen inplementazioan ari ziren profesionalen arteko lankidetza bidez garatu zen proiektua, ezagutza teorikoan eta praktikoan aurreratuz.[5]
Gipuzkoako Foru Aldundian Hizkuntza Normalizatzeko teknikari lanean ari da 2025. urteaz geroztik, Hizkuntza Berdintasun Zerbitzuan.
Ikerketa lanak garrantzi handia du bere ibilbide profesionalean, beti ere, hizkuntzaren garapenari lotua, dituen argitalpen ugarik erakusten duten moduan. Ikertzaile izateaz gain, dibulgatzaile ere bada, eta bere ikerketak eta proiektuak ezagutzera emateko hitzaldi asko eskaini ditu.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitalpen ugari ditu: artikuluak, liburuak, liburu-kapituluak, besteak beste.[6]
| Mota | Izenburua |
|---|---|
| Artikulua | Gazteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua (1997)
Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, Año 15, Núm. 38, pp. 3-19 |
| Artikulua | Hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean (2008)
BAT Soziolinguistika aldizkaria, 68,149-154 |
| Artikulua | Gure gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazkia (2008)
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 51-66 |
| Artikulua | Gaitasun Komunikatiboa ebaluatzeko proposamena (2008)
Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, Año 26, Núm. 69, pp. 86-105 |
| Artikulua | EraLan ikerketa-proiektua: lidergoa aztergai (2009)
Bat: Soziolinguistika aldizkaria, Núm. 73, pp. 39-44 |
| Artikulua | Euskararen transmisioa familia bidez indartzeko tailer pilotua Buruntzaldean (2009)
Bat: Soziolinguistika aldizkaria, Núm. 71, pp. 165-176 |
| Artikulua | Euskal Kulturaren tokia hizkuntz politiketan: Debako kultur bizitzaren azterketa (2012)
Bat: Soziolinguistika aldizkaria, Núm. 83, pp. 57-81 |
| Artikulua | Innovación universitaria desde el cooperativismo y el ámbito lingüístico-cultural (2012)
NG Agirre, D Egizabal. Revista del Congrés Internacional de Docència Universitària i Innovació … |
| Artikulua | Huheziko ikasleen kultur eta hizkuntz identitateen bilakaeraren azterketa: eragiteko gakoak (2017)
Jakingarriak, Núm. 76, pp. 26-29 |
| Artikulua | Debako euskararen historia soziala ikertzen (2018)
Jakingarriak, Núm. 77, pp. 28-33 |
| Artikulua | Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultateko ikasleen kultur eta hizkuntz identitateen bilakaeraren azterketa: Horretan eragiteko gakoak (2018)
Jakingarriak, Núm. 77, pp. 60-65 |
| Artikulua | The Basque language and 21st century immigration in the Basque Country (2021)
A Barquín, N Goikoetxea. Linguistic Minorities in Europe Online. De Gruyter Mouton |
| Artikulua | Tene Mujika (2022)
N Goikoetxea, C Crespo, B Ibarrola |
| Artikulua | Euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitatean: prototipo bat (2023)
Bat: Soziolinguistika aldizkaria, Núm. 128, pp. 141-162 |
| Artikulua | Joseba Intxaustiren nabigazio-karta katalandarra euskararen historia sozialean itsasoratzeko (2025) [7]
Jakin, Zk. 266, orr. 84-98a |
| Liburua | Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina eae-ko hezkuntza eleanitzean. Doktore tesia. (2007)
[Bilbo] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua. |
| Liburua | EraLan 2: Hizkuntza lidergoa aztergai. Zuzendaria (2010)
Soziolinguistika Klusterra |
| Liburua | EraLan 3 ikerketa proiektua: euskararen erabilera lan munduan. Zuzendaria (2015)
Soziolinguistika Klusterra |
| Liburua | Debako euskararen historia soziala: Sintesi soziolinguistikoa (Debarrak gogoan) (2017) [Betiko hautsitako esteka]
Debako Udala |
| Liburua | Tene Mujika emakumea. Pizkundetik ahanzturara: XXI. mendetik ateratako postargazkiak (2022)
Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia |
| Liburu kapitulua | Berrikuntza euskararen normalizazioan? (2010)
Lenguas minoritarias en la administración = Hizkuntza gutxituak administrazioan: [Jornadas celebradas en Vitoria-Gasteiz los días 28 y 29 de octubre de 2009] = [Vitoria-Gasteizen 2009ko urriaren 28an eta 29an egindako jardunaldiak] (Eusko Legebiltzarra = Parlamento Vasco), pp. 261-276 |
| Liburu kapitulua | Hizkuntza eta Hezkuntza Elkarreraginean XIX. Mendearen Bukaeran eta XX. Mendearen Hasieran Deban (2018)
Hizkuntzak, Ondarea eta Identitateak. Hezkuntza ikuspegia (Delta Publicaciones), pp. 287-300 |
| Liburu kapitulua | Debako Euskararen Historia Sozialaren Lanketa Herritarren Nortasungintzan (2018)
Hizkuntzak, Ondarea eta Identitateak. Hezkuntza ikuspegia (Delta Publicaciones), pp. 301-312 |
| Liburu kapitulua | Aproximación práctica a la corporalidad consciente en la formación de educadores en Mondragon Unibertsitatea (2024)
Cuerpos en diálogo: tejiendo ecos de diversidad e identidad (Dykinson), pp. 587-609 |
| Biltzar ekarpenak | Aproximación práctica a la corporalidad consciente en la formación de educadores en Mondragon Unibertsitatea (2024)
Cuerpo y sociedad: libro de resúmenes del I Congreso Internacional Corporalidades Sociales, Subjetividades y Disidencias |
| Ponentzia | Udaltop 2012 (Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa) Pentsatu zure (udaleko) liderretan hizkuntza politika berri bat egiteko.[8] |
| Ponentzia | Udaltop 2014 (Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa) Euskara teknikariaren rolaz: ezagutzari ekarpena praktikatik Euskara teknikariaren rolaz: ezagutzari ekarpena praktikatik.[9] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. «Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-04-30).
- ↑ «Euskara Zerbitzua» Andoain (kontsulta data: 2025-06-11).
- ↑ Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. (2022-05-11). Euskal Kulturgintzaren Transmisioan (EKT). (kontsulta data: 2025-06-11).
- ↑ Unibertsitatea, Mondragon. «Euskal kulturgintzaren transmisioan (EKT) Aditu Diploma» Mondragon Unibertsitatea - Profesionales Prestakuntza - Formación para Profesionales (kontsulta data: 2025-06-14).
- ↑ «Eralan» Soziolinguistika Klusterra (kontsulta data: 2025-06-14).
- ↑ «NEKANE GOIKOETXEA AGIRRE - Mondragon Unibertsitatea» research.mondragon.edu (kontsulta data: 2025-04-30). [Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Nekane Goikoetxea Agirre» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-06-14).
- ↑ Pentsatu zure (udaleko) liderretan hizkuntza politika berri bat egiteko. .
- ↑ .