Edukira joan

Nekane Urra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekane Urra
Bizitza
JaiotzaSestao, 1988 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAsti Leku Ikastola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerizaina
KidetzaSalvamento Marítimo Humanitario (SMH) (en) Itzuli

Nekane Urra Vicario (Sestao, 1988) bizkaitar erizaina eta Itsas Salbamentu Humanitario izeneko Gobernuz kanpoko erakundeko kooperantea; besteak beste, Aita Mari erreskate itsasontzian aritutakoa.[1]

Nekane Urra Vicario 1988an jaio zen, eta Portugaleteko Asti Leku Ikastolan ikasi zuen. Ondoren, Erizaintza ikasketak burutu zituen.[2]

Erreskate misioetan egiten duen boluntario lanagatik ezaguna bada ere, kirol munduan ere aritu da; Errugbian eta futbolean, hain zuzen ere. Futboelan 2010-11an 'Peña Athetic Sestaotarra'ko emakumezkoen 1. taldean defentsa jardun zuen eta errugbian, ordea, Getxoko taldean aritu zen. [3][4]

Horrez gain, literaturan ere aritu izan da; izan ere, 2020an Bilboko Udalak antolatutako 'kontakizun laburren lehiaketa'n finalista izan zen Sei bider bit: arrazakeria pandemikoa suntsitzeaz ipuinari esker. 2021ean, ostera, 2.saria eskuratu zuen lehiaketa berean Bizkotxo eta parabola artean ipuinarekin.[5]

Bere lanbideari dagokionez, Bilboko ospitale bateko larrialdietan egiten du behar, eta lan hori boluntariotzarekin uztartzen du. Itsas Salbamentu Humanitarioko kooperantea da, eta zenbait misiotan aritu da; esaterako, Greziako Kios irlako errefuxiatu kanpamendu batean eta Aita Mari itsasontziarekin Mediterraneoan barna.

Era berean, egindako erreskate eta misioei buruzko hitzaldiak eman ohi ditu eta migrazioari buruzko mahai inguruetan parte hartzen du.[6]

  • Itsas Salbamentu Humanitarioko erizan boluntario aritu zen Greziako Kiosko irlan errefuxiatu kanpamendu batean.
  • 2024an Aita Mari erreskate itsasontziko 12.misioan erizain jardun zuen.
  • 2024ko uztailean Aita Mari erreskate itsasontziko 13. misioan aritu zen erizain eta ordezkari. [7][8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ««Oso zaila da pertsonak aurkitzea: infinitu batean orratz bat topatzea bezalakoa da»» Berria 2024-04-22 (kontsulta data: 2025-03-21).
  2. «Nekane Urra Asti Lekuko ikasle ohia, erizain Aita Mari itsasontzian» Asti Leku ikastola 2024-04-26 (kontsulta data: 2025-03-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Nekane Urra» Rugby Femenino (kontsulta data: 2025-03-21).
  4. «Plantilla 2010/2011 / PEÑA ATH. SESTAOTARRA (Primer equipo - Femenino) : Peña Athletic Sestaotarra» www.aupaathletic.com (kontsulta data: 2025-03-21).
  5. «Bilbao.eus, Udal sailak, Segurtasuna, BILBOKO UDALAK 2020KO ETA 2021EKO EDIZIOETAKO ZURRUMURRUEN AURKAKO “ZURRUMURRUEN AURKA, SARTU ATERPERA” KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETAREN SARIAK BANATU DITU» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2025-03-21).
  6. «Asti Lekuko BAL proiektuko 2. saioak aurrera doaz» Asti Leku ikastola 2019-11-22 (kontsulta data: 2025-03-21).
  7. «Aita Mari Mediterraneora abiatu da Pasaiako portua atzean utzita» EITB 2024-06-28 (kontsulta data: 2025-03-21).
  8. Irratia, NAIZ. (2024-07-02). «Erreskate askoko uda espero du Aita Mariren eskifaiak» irratia.naiz.eus (kontsulta data: 2025-03-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]