Nekaratu arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekaratu arrunt
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaArgynnini
GeneroaArgynnis
Espeziea Argynnis paphia
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaViola riviniana

Nekaratu arrunta (Argynnis paphia) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europan aurkitzen da batez ere. Asiako toki epeletan ere ikus daiteke eta Magreb aldean ere bai[1].

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean eta Papilio paphia izena eman zion[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta handia da, 52-70 mm arteko hegal-zabalera hartzen du. Kolore laranja du eta puntu beltzen bi lerro ditu hegalen ertzetan. Emea ere antzekoa da baina puntu betzak handiagoak dira arrarenak baino. Hegalen azpialdean antzekoa dute biek, aurreko hegalak laranjak eta atzekoan berdexkak lerro zuriekin.

Bada "valesina" izeneko aldaera bat, Kantauri mendikatean ohikoa dena. Tximeleta emeak kolore laranja beharrean kolore gris argia du eta orbain marroiak agertzen ditu.[3]

Beldarra marroi iluna da, lrro hori eta gorriak ditu eta arantza gorri adarkatuak[4].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaunadi bakarreko tximeleta da eta ekaina eta abuztu amaiera artean ikussten da hegan. Kopula gertatu ondoren emeak zuhaitz hostoerorkorren azaleko arrakaletan jartzen ditu arrautzak. Negua hasi baino lehen ateratzen dira beldarrak. Arrautza jaten dute eta enborraren azaleko arrakaletan babesten dira. Hor igarotzen dute negu osoa. Udaberrian zuhaitzetik jeitsi eta bioletaren familiako landareetak elikatzen dira. Udaberri amaiera aldera pupak eratzen dituzte eta uda hasieran tximeleten belaunaldi berria sortzen da.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailatik 1.500 metrotako altuera arteko baso ertzetan bizi dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leraut, Patrice. (2007). Insectos de España y Europa. (1a. ed. argitaraldia) Lynx ISBN 978-84-96553-27-9. PMC 433427760. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  2. Linné, Carl von; Lange, Johann Joachim; Linné, Carl von. (1760). Caroli Linnaei ... Systema naturae : per regna tria naturae : secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Halae Magdeburgicae : Typis et sumtibus Io. Iac. Curt. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  3. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Nacarada. Argynnis paphia (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  4. Carter, David J.. (1988). Guide des chenilles d'Europe. Delachaux & Niestlé ISBN 2-603-00639-8. PMC 20701874. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]