Nekazaritza industriala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nekazaritza industriala, epe laburrean ahalik eta etekin ekonomiko handienak lortzera bideratutako nekazaritza sistema da. Etekinak handitzeko eta errendimenduak urtetik urtera mantentzeko, produktu bakar baten landaketa intentsiboa du oinarri, eta produkzioan azken berrikuntza teknikoak erabiltzen dira.

Nekazaritza sistema honek ezagutza tekniko zabal eta eguneratuak, eta kapital inbertsio handiak behar izaten ditu, kasu gehienetan enpresa agroindustrial handiek ematen dituztenak. Errendimenduak mantentzeko intsumo handiak behar dituen sistema izanik, esplotaziotik kanpo produzitutako produktu fitosanitario eta ongarri sintetikoekiko menpekotasuna du. Helburuak betetzeko nekazaritza industrialak produkzioa mekanizatzeko eta nekazal lanak espezializatzeko pauso handiak eman ditu.

Gaur egun agronegozio handiek banaketa eta merkatu beharren arabera diseinatzen dituzte nekazaritza esplotazioak. Nekazaritza mota hau nekazaritza intentsiboaren azken pausoa da, eta dituen ezaugarriengatik nekazal esplotazio txiki eta ertainak kanpo utzi ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]