Nelson Mandela zubia
Nelson Mandela zubia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Hegoafrikako probintzia | ![]() |
Metropoli udalerri | City of Johannesburg Metropolitan Municipality |
Hiria | Johannesburg |
Koordenatuak | 26°11′48″S 28°02′03″E / 26.1967°S 28.0342°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 2003 |
Izenaren jatorria | Nelson Mandela |
Nelson Mandela zubia (ingelesez: Nelson Mandela Bridge), Johannesburg hirian dagoen tirante-zubia da, Hegoafrikako tirante-zubi luzeena.[1] Johannesburgeko trenbidea zeharkatzen duten bost zubietatik laugarrena da. Hegoafrikarrak elkartu zituen Nelson Mandela presidentearen omenez jarri zioten izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johannesburgeko bi auzo trenbide sareak banatzen zituenez haiek elkartzeko zubiak eraikitzea erabaki zen. Nelson Mandela zubia 2003. urtean inauguratu zen eta 38 milioi rand kostatu zuen.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubi luzea da, 284 metrotako luzera du, izan ere 42 errailetako trenbide sarea zeharkatu behar baitu goitik trenak oztopatu gabe. Zubia eutsiko duten bi zutabe ditu, bata 42 metrotako altuera duena eta bestea 27 metrotakoa. Zubi bien artean 176 metrotako distantzia dago.[2]
Autoentzako bi errail dit eta alboetan oinezkoak igarotzeko espaloiak ere badaude. Orduro 3.000 autok zeharkatzeko gaitsuna du zubi honek.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «city of Johannesburg - Newtown: your guide» web.archive.org 2014-01-03 (kontsulta data: 2025-05-24).
- ↑ a b «Nelson Mandela Bridge | Attractions | Culture | History | Affordable | Transport | Day Trips | Nelson Mandela | Vibrant culture (ZM)» www.southafrica.net (kontsulta data: 2025-05-24).