Edukira joan

Nelson Martínez Rust

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nelson Martínez Rust
Roman Catholic Bishop of San Felipe, Venezuela (en) Itzuli

1992ko otsailaren 29a - 2016ko martxoaren 11
Tomás Enrique Márquez Gómez (en) Itzuli - Víctor Hugo Basabe (en) Itzuli
Elizbarrutia: San Felipeko elizbarrutia
apezpiku titular

1982ko urtarrilaren 8a - 1992ko otsailaren 29a
Michael Augustine (en) Itzuli - Zef Simoni (en) Itzuli
Elizbarrutia: Bararus (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1982ko urtarrilaren 8a - 1992ko otsailaren 29a
Elizbarrutia: Valenciako artxidiozesia
Bizitza
JaiotzaPuerto Cabello, 1944ko ekainaren 10a
Herrialdea Venezuela
HeriotzaValencia, 2026ko maiatzaren 3a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Nelson Antonio Martínez Rust (Puerto Cabello, 1944ko ekainaren 10aValencia, 2026ko maiatzaren 3a) venezuelar elizgizon katolikoa izan zen. 1982tik 1992ra Valenciako apezpiku laguntzailea izan zen eta 1992tik 2016ra San Felipeko apezpikua.[1]

José Martínez Matos eta Carmen Rust Mezaren semea, Nelson Martínez Rust 1944ko ekainaren 10ean jaio zen Puerto Cabellon, Carabobo estatuan, Venezuelan. Apaizgo prestakuntza Caracasko Elizbarrutien arteko Apaizgaitegian burutu zuen eta goi mailako ikasketak Erroman jarraitu zituen, Pontifize Unibertsitate Gregorianoan, non Eskritura Sakratuan espezializatu zen.[2]

1968ko abenduaren 15ean apaiztu zen, ordunko Valenciako elizbarrutian inkardinatuta geratuz.[1] 1982ko urtarrilaren 8an, Joan Paulo II.a aita santuak Valentziako apezpiku laguntzaile eta Bararusko apezpikutitular izendatu zuen. 1982ko martxoaren 25ean jaso zuen apezpiku-ordenazioa Luis Eduardo Henríquez Jiménez artzapezpikuaren eskutik, José Alí Lebrún Moratinos artzapezpikua eta Feliciano González Ascanio apezpikua kontsakratzailekide gisa aritu zirelarik.[1][3]

1992ko otsailaren 29an, Martínez Rust San Felipeko elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten. Bere agintaldian, pastoraltza-lanean eta tokiko apaigaien prestakuntza akademikoan jarritako arretagatik izan zen ezaguna.[2] San Felipen 24 urtez aritu ondoren, Frantzisko aita santuak bere dimisioa onartu zuen 2016ko martxoaren 11n.[4]

Erretiroa hartu ondoren, Valencian bizi izan zen apezpiku emeritu gisa, eta bertan hil zen 2026ko maiatzaren 3an, 81 urte zituela.[5]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Bishop Nelson Antonio Martinez Rust †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-05-04).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) Medina, Yecenia. «Falleció Mons. Nelson Martínez Rust, obispo emérito de la Diócesis de San Felipe» Yaracuy al Día 2026-05-03 (kontsulta data: 2026-05-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Monseñor Nelson Antonio Martínez Rust» Consejo Episcopal Latinoamericano (Colombia) (kontsulta data: 2026-05-04).
  4. (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di San Felipe (Venezuela) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2016-03-11 (kontsulta data: 2026-05-04).
  5. (Gaztelaniaz) Villarreal, Eudiven. «Arquidiócesis de Valencia informa el fallecimiento de Monseñor Nelson Martínez Rust, Obispo emérito de San Felipe» Diario La Calle 2026-05-03 (kontsulta data: 2026-05-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]