Nely Carla Alberto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nely Carla Alberto
Nely Carla Alberto, 2017.jpg
Bizitza
Izen osoa Nely Carla Alberto Francisca
Jaiotza Donostia1983ko uztailaren  2a (36 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak eskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Akaba Bera Bera2001-2004
CB Amadeo Tortajada Itzuli2004-2005
Itxako2005-2010
Le Havre AC Itzuli2010-2012
Fleury Loiret HB Itzuli2012-2014
Union Mios-Biganos-Bègles Handball2014-2015
Brest Bretagne Handball Itzuli2015-2016
Chambray Touraine Handball2016-
 
Posizio edo espezialitatea alboko erasotzailea
Kirol zenbakia 6
Pisua 81 kilogramo
Altuera 178 zentimetro
Jasotako sariak

Nely Carla Alberto Francisca (Donostia, 1983ko uztailaren 2a) gipuzkoar eskubaloi jokalaria da, 2016-17 denboraldian Chambray Touraine Handball taldean jokatuko duena. Espainiarekin internazionala, brontzezko domina irabazi zuen 2012ko Olinpiar Jokoetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidebietan hasi zen eskubaloian. Bera Bera eta Ribarroja taldeetan aritu ostean, 2005-2010 bitartean Itxakoko jokalaria izan zen; talde honekin bi Espainiako liga, Erregina Kopa bat, Superkopa bat eta EHF Kopa bat irabazi zituen. 2010eko udan Frantziako Le Havre taldera joan zen. Han bi denboraldi egin zituen, eta titulu bat irabazi: 2012ko Challenge kopa. 2012-2014 bitartean, Fleury-les-Aubraisko Fleury Loriet-en aritu zen, eta beste titulu bat eskuratu: 2014ko Frantziako Kopa. Ondoren Union Bègles Bordeaux-Mios Biganos-ek kontratatu zuen; Challenge kopa irabazi bazuen ere, taldea 2015ean desagertu zen, zorrak kitatu ezinik zegoelako.[1]

Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi zituen Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).[2]

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako Liga 2 aldiz Itxakorekin: 2009 eta 2010ean.[3]
  • Erregina Kopa behin, 2010ean.
  • Espainiako Superkopa behin, 2010ean.
  • EHF Kopa behin, 2009an, Itxakorekin. 2008an txapeldunordea izan zen.[3]
  • Challenge Cup bi aldiz: 2012an Le Havre-rekin eta 2015ean Union Bègles Bordeaux-Mios Biganos-ekin.[3]
  • Frantziako Kopa bi aldiz: 2014an, Fleury Loriet-ekin eta 2016an Brest BH-rekin.[3]

Espainiako talde nazionalarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Etxeberria, Julen Langabea, baina gutxirako berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-8-6 .
  2.   Neli Carla Alberto Francisca coe.es . Noiz kontsultatua: 2016-8-6 .
  3. a b c d   Nely Carla, la bombardera de las 'Guerreras' diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2016-8-7 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]