Nemesio Artola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nemesio Artola
Bizitza
JaiotzaTolosa1843ko abenduaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaPort Said
HeriotzaDonostia1909ko urriaren 8a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta saiakeragilea
Jasotako sariak

Nemesio Artola Erroizenea (Tolosa, 1843ko abenduaren 19a - Donostia, 1909ko urriaren 8a) gipuzkoar diplomazialari eta idazlea izan zen.[1]

Tolosako Francisco Artola Larrañagaren eta Hernaniko Francisca Erroizenea Telletxearen semea. Ramon Artola idazlearen iloba izan zen. Dolores Galardi Zabalegi hernaniarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten (Nemesio, Luisa, Francisca eta Victor).

Ferdinand de Lesseps ezagutu zuen Gipuzkoako trenbideetan berarekin lan egitean. Lessepsek Suezko kanalaren eraikuntzan laguntzaile gisa aukeratu zuen. Han langileen eta makineriaren arduraduna izan zen. Kanaleko lanak amaitu ondoren Egipton egon zen eta hogei urtez ohorezko kontsul izan zen Port Saiden.

Jerusalemgo Pater Nosterren Komentuko klaustroan Gure Aitaren euskarazko testua hizkuntza nagusien ondoan jartzeko agindua eman zuen. Kanalaren eraikuntzaren historia bat idatzi zuen, ehun urte geroago argitaratu zena. Egiptoko nekazaritza-sistemaz eta Lur Santuaz ere idatzi zuen.

Elisabet Katolikoaren Ordenako zalduna, Medjidieheko Ordena Otomandarreko ofiziala eta Itsas Merituaren Ordenako plaka izan zen. [2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amadeo Delaunet: Noticias históricas y genealógicas de la Casa Solar de Artola, 1450-1955, Donostia, 1955.
  • Biografía del Canal de Suez, Madril, 1969.
  • Suez-ko ubidearen kondaira euskaldun batek idatzia, “Zeruko Argia” 1969, nº 309, p. 12.
  • Apuntes necrológicos. Nemesio Artola Erroicenea, “Euskal-Erria”, 1909, LXI, 342-343.
  • Castells, A.M.: Figuras guipuzcoanas. Nemesio Artola, “Euskal-Erria”, 1902, XLVII, 489-490.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]