Nena Daconte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nena Daconte
Mai backstage Madrid.JPG
Palabras nena daconte.png
Datuak
Jatorria Madrid, Barcelona Espainia
Musika mota Pop
Instrumentuak Ahotsa, guitarra eta pianoa
Urteak 2005 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Universal Music Spain
Taldekideak
Mai Meneses
Informazio gehigarria
MusicBrainz a03bdd54-fe66-4785-a027-05fbf544e2cd
Nena Daconte

Nena Daconte Mai Meneses abeslari eta musikagilearen proiektu musikalaren ezizena da. Taldearen izena Gabriel García Márquez idazlearen El rastro de tu sangre en la nieve liburuko pertsonaietako emakume batetik hartuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mai Meneses (taldekide, ahots eta konposatzailea) Nena Daconte taldea sortu zuen 2005ean Bartzelonan Kim Fanlorekin (gitarrista eta moldatzailea) batera. 2010ean eta bi disko kaleratu ostean, artistikoki banantzen dira eta Mai Meneses Nena Daconte proiektuarekin bakarrik aurrera jarraitzea erabakitzen du. Nena Daconte sortu aurretik, Mai Meneses Operación Triunfo telebista musika lehiaketako bigarren edizioan parte hartu zuen.

Taldearen izena El rastro de tu sangre en la nieve liburuko pertsonai batetik dator, zehazki Doce cuentos peregrinos izeneko kontakizun laburretik. Liburua Gabriel García Márquez idazle kolonbiarrak idatzi zuen.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

He perdido los zapatos (2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nena Daconte (2013)

Nena Daconteren lehenengo diskoa, He perdido los zapatos izenekoa Daconte Music-en bitartez autoeditatu zuten, beraien seilu diskografikoa. Ondoren, Nena Daconte Universal Music Spain diskografikarekin sinatu zuen eta 2006 ko martxoaren[2] 27an diskoa salmentan jarri zen. Diskoaren musika eta letra Mai Menesesek konposatutakoa[3] da, aurreko urteetan idatzitako konposaketetan oinarrituz.

Idiota diskoaren lehenengo single promozionala izan zen. Abesti soil bat da, momentu horretan estatuan musika mailan nagusi zen soinuetatik aldegintzen zena. Universal Music Spain-ek ateratako edizioan Carlos Jeanek produzitu eta New Yorken masterizatutako "Idiota" abestiaren remixa zegoen.

Bigarren singlea En qué estrella estará izan zen eta Vuelta ciclista a España 2006ko abesti ofiziala bezala aukeratu zuten. Hori dela eta, Nena Dacontek bideoclip bat grabatu zuen Hollywoodeko Antonio Banderas[4] aktorearekin batera.

2006ko urrian En qué estrella estará Nena Daconteren lehenengo “número 1” izan zen 40 Principales irratian, bost aste ezberdinetan postu berbera errepikatuz.[5]

Denbora gutxira, He perdido los zapatos Espainiako Urrezko Diskoa izan zen.

2006an ere eta He perdido los zapatos disko arrakastatsuari esker, Nena Dacontek Premio Ondas[6] saria irabazi zuen artista errebelazio bezala. Urte berean, Nena Daconte MTV European Music Awards sarietarako izendatu zuten, Spanish Act kategorian eta baita 40 Principales sarietan talde errebelazio eta Marc Lozanok egindako bideoclip hoberenaren kategorian, Idiota (remix)[7] abestiarekin.

2007an Nena Dacontek He perdido los zapatos diskoaren luxuzko edizioa atera zuen eta bonus tracks bezala Engáñame a mí también eta Pierdo el tiempo abestien bertsio akustikoak eta Bob Dylanen (Manfred Manek ezagutarazitakoa) The mighty Quinn kanta zeuden. Azken abesti hau 2007ko Codorniú-ren iragarkirako aukeratu zuten. Diskoaz gain, DVD bat ere atera zuten bideoklip, erreportai, argazki eta elkarrizketa berriekin.

He perdido los zapatos diskoaren birarekin 100 kontzertu baino gehiago eman zituzten, bai Estatuan eta baita Berlinen (Pop-Konn jaialdian) eta Parisen ere. Urte horretan ere, Nena Daconte El Canto del Loco taldearen hasierako taldea izan zen hiru egunez Las Ventas Madrid[8] zezen plazan.

Nena Daconte zuzenean (Bartzelona 2011)

Izendapenak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006an MTV European Music Awards sarietarako izendatua, Spanish Act kategorian.
  • Premios 40 Principales del Año (40 Principales) sarietarako izendatua, talde errebelazio eta bideolip hoberenaren (Idiota (remix) kategorietan.
  • Premio ONDAS saria urteko artista errebelazio bezala.
  • Premio Principales saria talde errebelazioaren kategorian.
  • He perdido los zapatos diskoarekin urrezko diskoa[9] lortzen dute.
  • The mighty Quinn abestia Codorníuren iragarkirako aukeratu zuten (2007).
  • Premios de la Música-ren bi sari: Egile errebelazio eta abesti hoberenaren kategorietan En que estrella estará abestiagatik.

Retales de carnaval (2008)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Retales de carnaval Nena Daconteren bigarren diskoa da eta 2008ko irailaren 30ean kaleratu zen. Mairen esanetan, «con lo de retales nos referimos a lo que queda después de una gran fiesta. Y el carnaval simboliza la vida, y estos dos años, a nivel profesional, han sido como pasar por una gran fiesta».[10]

Konposaketa, melodia, nahiz abestien letra Mai Menesesen esku egon zen.

Nena Daconte (2009)

Tenía tanto que darte diskoaren lehenengo singlea izan zen; lehenengo, Estatuko irratietan estreinatu zen eta ondoren formatu digitalean salmentan jarri zen 2008ko irailaren 12an. Azaroaren 8an, Tenía tanto que darte los 40 Principales[11] zerrendako lehenengo postua lortu zuen bi astez. Abestiaren bideoklipa egiteko, Nena Daconte, berriro ere, Mark Lozaron errealizadorearekin lan egin zuen Nanouk Films[12] produkzioarekin batera. Bideoa 5 milioi pertsona baino gehiagok ikusi dute YouTubeko[13] kanalean.

Tenía tanto que darteren arrakastaren ostean, bigarren singlea El Aleph izan zen, 1949an Jorge Luis Borges idazle argentinarrak idatzitako obraren izenburuan inspiratuta.[14]

Otsailaren 26an El Aleph,[15] bideoklipa estreinatu zuten, Juan Antonio Bayonak (Lo imposible eta Goya saria 2008[16] El Orfanato pelikularengatik eta 2012an[17] Lo Imposible filmearengatik) zuzendua eta Ciudad Meridianan (Bartzelona21) filmatua. Hirugarren singlea Ay! Amor izan zen eta hortik gutxira Coti argentinarraren Malditas canciones diskoaren bigarren singlean, Perdóname abestian kolaboratu zuen.

Urtean zehar Retales de carnaval Disco de Platino[18] bilakatu zen.

Retales de carnaval biran 150 kontzertu baino behiago eman zituzten, horien artean Bartzelonako Palacio de la Música Catalanan eta Madrilgo Teatro españolean[19]. Nena Daconte ere BAFIM jaialdian Buenos Aireseko (Argentina) parte hartu zuen 2009an eta Las Ventas (Madril) zezen plazan antolatu zen MTV Day egunean.

Izendapen eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Premios Principales 200826 sarietara izendatua talde eta bideoklip (Tenía tanto que darte) hoberenaren kategorian.
  • Premio de la Música saria Tenía tanto que darte bideoklip hoberenarengatik.
  • Retales de carnaval Disco de Platino[20] bilakatu zen.
  • Tenía tanto que darte singleak 1. postua lortu zuen Los 40 principales zerrendan (2008ko azaroa).[21]

Una mosca en el cristal (2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Una mosca en el cristal Nena Daconteren hirugarren diskoa da eta 2010. urtean Tequila taldeko kide izandako Alejo Stivel[22] ek produzitu zuen. Mai Meneses Nena Daconte proiektuarekin bakarrik aurrera jarraitzea erabaki zuenetik lehenengo diskoa da[23].

Nena Daconte Los 40 Principaleseraa itzuli zen 2010eko urrian No te invité a dormir abestiarekin, hirugarren diskoko lehen singlea.[24] 2011ko otsailean bigarren singlea atera zen, Perdida[25].

Ondoren, 2011ko irailean El halcón que vive en mi cabeza aurkezten da, David Ruanok Bartzelonan egindakoa[26]. Diskoarentzat egindako azkeneko bideoa Son niños[27] izan zen.

Hirugarren diskorako, Nena Dacontek bira akustiko bat egin zuen Espainian zehar, "Nena Daconte Club" izenekoa, lagunarteko ingurune bat eratuz eta publikoa hurbilagotik sentiarazteko[28].

Biran zehar, Nena Daconte zuzenean egindako lehengo online kontzertua egin zuen, ekintza berezi horretan parte hartu zuen laugarren taldea izanda (Maldita Nerea, Hombres G eta El Pescao taldeak ere parte hartu zuten).

Denbora horretan ere, Nena Daconte Antonio Vegaren omenaldiko diskoan, El alpinista de los sueños, izenekoan parte hartzen du, Tesoros izeneko kanta L.A. abeslari mallorcarrarekin interpretatuz.

2012an Nena Daconte La Fuga[29] telesailaren Pero si tú no estás soinu-bandari ahotsa eta musika jarri zion. Telesail horretan María Valverde eta Aitor Luna aktoreek parte hartu zuten.

Sólo muerdo por ti (2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mai Meneses en privado.jpg

2013ko otsailean[30] Nena Dacontek laugarren diskoa urtearen lehenengo seihilekoan kaleratuko dela iragartzen du. Sólo muerdo por ti izena izango du eta Sonoboxek produzitu du. Lehenengo singlea Disparé[31] izango dela aurreratu du.

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak
Urtea Abestia Datuak
2005 Idiota Número 25 - 40 Principales
2006 En que estrella estará Postua 1 - 40 Principales
2007 Marta Postua 20 - 40 Principales
2008 Tenía tanto que darte Postua 1 - 40 Principales
2009 El Aleph Postua 5 - 40 Principales
2009 Ay! amor Postua 18 - 40 Principales
2009 Perdóname (con Coti) Postua 20 - 40 Principales
2010 No te invité a dormir Postua 17 - 40 Principales
2010 Perdida Postua 30 - 40 Principales
2011 Son niños
2011 El halcón que vive en mi cabeza
2011 Pero si tú no estás La fuga ren soinu banda
2013 Disparé

Kolaborazioak eta beste proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nena Daconteren kolaborazioak eta beste proiektuak
Urtea Artista Abestia Diskoa
2004 Inma Serrano Mi amor Soy capaz y pequeñas joyas
2009 Coti Perdóname Malditas canciones
2010 Marta Sánchez Soy yo De par en par
2010 Ana Torroja Sueña Sonrisa
2010 Luis Ángel Segura (LA) Tesoros[32] Homenaje a Antonio Vega
2011 Airbag Tráiler[33] Manual de montaña rusa
2012 Banda sonora de La fuga Pero si tú no estás Banda sonora de La fuga (Telecinco)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nena Daconte Aldatu lotura Wikidatan
  1. Mai Menesesen iritziz: “se trata de un relato triste pero a la vez esperanzador. Tiene un claro componente trágico, un personaje en manos del destino. El arte tiene algo de trágico también, una manera de quitarnos de encima la losa de la vida."
  2. http://www.los40.com/musica/album/he-perdido-los-zapatos/musica-album/1244336.aspx
  3. http://www.elepe.com/nena-daconte/he-perdido-los-zapatos/
  4. http://www.los40.com/actualidad/noticias/nena-daconte-protagoniza-junto-a-antonio-banderas-el-spot-de-la-vuelta-2006/nota/1285880.aspx
  5. http://www.los40.com/actualidad/noticias/nena-daconte-consigue-su-primer-numero-1-en-los-40-principales/nota/1286880.aspx
  6. http://www.elmundo.es/elmundo/2006/10/25/comunicacion/1161790414.html
  7. http://www.los40.com/actualidad/noticias/mai-de-nena-daconte-en-portada-de-vanidad/nota/1294418.aspx
  8. [1]
  9. http://www.todomusicaymas.com/musica/discos_detalle.asp?Id=217
  10. http://www.dentromusica.com/2008/10/14/nena-daconte-tanto-y-tan-rapido/
  11. http://www.los40.com/actualidad/noticias/todos-los-numeros-uno-de-los-40-a-la-venta/nota/1292904.aspx
  12. http://www.nanouk.tv/#
  13. http://www.youtube.com/watch?v=8IzfnhVLuuE
  14. La candente mañana de febrero en que Beatriz Viterbo murió, después de una imperiosa agonía que no se rebajó un solo instante ni al sentimentalismo ni al miedo, noté que las carteleras de fierro de la Plaza Constitución habían renovado no sé qué aviso de cigarrillos rubios; el hecho me dolió, pues comprendí que el incesante y vasto universo ya se apartaba de ella y que ese cambio era el primero de una serie infinita. Cambiará el universo pero yo no, pensé con melancólica vanidad; alguna vez, lo sé, mi vana devoción la había exasperado; muerta, yo podía consagrarme a su memoria, sin esperanza, pero también sin humillación. El Aleph obraren hasiera, Jorge Luis Borges.
  15. http://www.popes80.com/noticia/index/0001236
  16. http://www.elmundo.es/especiales/2008/01/cultura/goya/nominados/bayona_juan_antonio.html
  17. http://www.lavanguardia.com/cine/20130218/54365493135/premios-goya-bayona-mejor-director-lo-imposible.html
  18. http://www.promusicae.org/files/listasanuales/canciones/Top%2050%20CANCIONES%20%20ANUAL%202008.pdf
  19. http://jenesaispop.com/2009/05/26/nena-daconte-en-directo/
  20. http://www.elmundo.es/metropoli/2009/10/21/musica/1256124593.html
  21. http://www.los40.com/musica/artista/biografia/musica-biografia/10000035701.aspx
  22. http://www.lavanguardia.com/cultura/noticias/20101123/54074769498/mai-meneses-asume-sola-y-fuerte-ante-el-vendaval-el-timon-de-nena-daconte.html
  23. http://www.los40.com/actualidad/noticias/nena-daconte-se-separa/nota/1328151.aspx
  24. http://www.los40.com/actualidad/noticias/por-que-no-te-invite-a-dormir-lo-nuevo-de-nena-daconte-protagonizara-del-40-al-1/nota/1339277.aspx
  25. http://www.los40.com/actualidad/noticias/perdida-el-nuevo-single-de-nena-daconte/nota/1357592.aspx
  26. http://www.tripolarfilms.com/index.php?genre=musical&video=66&lang=es
  27. http://www.los40.com/videos/videoclips/nena-daconte--son-ninos/video/1367741.aspx
  28. http://www.conciertos10.com/seccion/nena-daconte/
  29. http://www.telecinco.es/lafuga/Nena-Daconte-interpreta-central-sonora_0_1344000058.html
  30. http://www.europafm.com/noticias/musica/lanzamientos/nuevo-disco-nena-daconte-llamara-solo-muerdo_2013022000110.html
  31. http://www.lahiguera.net/musicalia/notidesc.php?noticia=21541
  32. http://www.rtve.es/alacarta/videos/antonio-vega/nena-daconte-tesoros-antonio-vega/906391/
  33. http://jenesaispop.com/2011/06/13/nena-daconte-hace-coros-a-airbag/