Nenets (herria)
Itxura
| Nenets herria | |
|---|---|
| Biztanleak guztira | |
| 45.000 inguru | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| |
| Hizkuntza | |
| Nenetsera, errusiera | |
| Erlijioa | |
| Kristautasun ortodoxoa, xamanismoa | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak | |
| Enetsak, nganasanak, selkupak |
Nenets herria[3] (nenetseraz: ненэй ненэче, errusieraz: ненцы), samoiedo eta jurak ere deitua, ipar-mendebaldeko Errusian, Itsaso Zuritik Taimyr penintsularaino eta Saian mendilerrotik Ozeano Artikoraino, bizi den talde etnolinguistikoa da[4]. Haien hizkuntza, nenetsera, uraldar familiakoa eta samoiedo adarrekoa da. 2010eko erroldaren arabera, Errusiar Federazioan 44.640 nenets bizi ziren[1], gehienak Jamalia-Nenetsian (29.772) eta Nenetsian (7.504)[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 2010eko Errusiako errolda: biztanleria etniaren arabera Gks.ru
- ↑ a b c d e f g 2010eko Errusiako errolda: emaitzak eskualdeka Gks.ru
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ Nenets Global.britannica.com