Neodiapsida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neodiapsida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Baliorik ez Neodiapsida
Benton, 1985
Azpibanaketa

Neodiapsida narrastien familiaren barruko adar nagusi bat da. Bere barruan Diapsida guztiak daude, Araeoscelidia ordena primitiboa izan ezik.

Sistematika filogenetikoan Younginiformes guztien arbaso komuna eta bere ondorengo guztien multzo gisa definitzen da. Hau da, sugandilak, krokodiloak, hegaztiak eta bere ondorengo guztiak. Familia guztiak daude gertuago gaur egungo Sauriatik desagertutako Araeoscelidiatik baino.

Permiar garaiko neodiapsido basal guztiak sugandila itxurakoak dira, baina jada espezializazioak dituzte igeri egiteko (Claudiosaurus) eta hegan egiteko (Coelurosauravidae). Beste batzuk ezagunagoak egiten zaizkigu (Youngina etab.). Permiarra baino lehen neodipasidoek Lepidosauromorpha eta Archosauromorphari jaiotza eman zioten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]