Neomida haemorrhoidalis
Itxura
| Neomida haemorrhoidalis | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Tenebrionidae |
| Generoa | Neomida |
| Espeziea | Neomida haemorrhoidalis [[|]] |
Neomida haemorrhoidalis kakalardo saproxilikoa da, Tenebrionidae familiakoa, zientziarako Otto Fabriciusek 1787an deskribatu zuena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koleoptero txikia da (5-6 mm). Burua, pronotoa, antenak eta hankak gorriak ditu, eta elitroak beltz distiratsuak.[1]
Bizilekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso hostoerorkor zahar eta ongi kontserbatuetan bizi da. Onddo saproxilofagoen fruitu-gorputzetan garatzen da, batez ere Fomes generokoetan.[2]
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar penintsularen iparraldetik Eskandinavia eta Errusiaraino banaturik dago, Euskal Herrian barne.[3][2]
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaketa-area zabala izan arren, espezie arraroa da, ongi kontserbatutako oihanak behar dituelako.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Binon, M.; Moritel, G. eta Rougon, D.. Un Coléoptère nouveau pour le Centre de France: Neomida haemorrhoidalis (Fabricius, 1787) (Tenebrionidae). Symbioses, 7 (2002): 11-12, es.calameo.com (kontsulta data: 2019-11-3).
- 1 2 3 de la Rosa, Juan Jesús. Neomida haemorrhoidalis (Fabricius, 1787): presencia en el centro de la Península Ibérica (Coleoptera: Tenebrionidae: Diaperini). Boletín Sociedad Entomológica Aragonesa, n142 (2008) : 437–438, sea-entomologia.org (kontsulta data: 2019-11-3).
- ↑ Neomida haemorrhoidalis (Fabricius, 1787). fauna-eu.org (kontsulta data: 2019-11-3).