Neoplastizismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerrit Rietvelden aulki gorri-urdina

Neoplastizismoa abangoardiako arte mugimendu bat da, 1917an Piet Mondrianek Herbehereetan sortua. Aurrerago Mondrianek Theo van Doesburgekin batera mugimenduaren ardatza izango zen 'De Stij' sortu zuen. Pintura, eskultura, arkitektura eta diseinuan eragina izan zuen.

Neoplastizismoa Picasso eta Braqueren kubismoaren teorietan oinarritu zen. Oinarrizko koloreek, beltzak eta zuriak kolore guztiak ordezkatu zitzaketela uste zuten eta lerro horizontal eta bertikalek berriz marra guztiak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kolore lauak: Oinarrizkoak (urdina, gorria eta horia) eta neutroak (zuria, beltza eta grisa)
  • Azalerak elkartzut lotzen diren marra zuzenez mugatzen dira.
  • Simetria ez dute erabiltzen.
  • Oreka eta erritmoa proportzioa eta kokapenaren arabera indartzen dira.

Artista garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pinturan: Piet Mondrian mugimenduko artista ezagunena.
  • Eskulturan: Georges Vantongerloo pintura eta arkitektura ere landu bazituen ere eskulturan egin zituen ekarpen garrantzitsuenak.
  • Arkitektura eta diseinua: Gerrit Rietveld Rietveld Schröder etxea eta aulki gorri-urdina dira bere lan garrantzitsuenak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]