Neopreno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neopreno
Polychloroprene.png
Motasynthetic rubber (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9010-98-4
Gmelin53724
ZVG11720
EC zenbakia618-463-8
ECHA100.127.980
MeSHD009387
KEGGC19502
Neoprenoko bainuajantziaren irudia.

Neoprenoa egoera solidoan edo bits malgu gisa ageri den kautxu sintetikoa da, latexaren antzerakoa. Zehazki, DuPont enpresa estatubatuarrak polikloroprenoan (kloroprenoko polimeroa) oinarrituriko goma sintetikoak saltzeko erabiltzen duen merkatal izena da. Hortaz, DuPont enpresak asmatu zuen neoprenoa, hasieran Duprenoa deitu zutena. Industria-eskalan ekoiztutako lehen goma sintetikoa bihurtu zen.

Osaera kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere formula (CH3ClC=CHCH3)n da, eta kloroprenoaren polimerizazioz lortzen da. Asmatu zen kautxuaren tankerako lehen gai sintetikoa da. 1931. urteaz geroztik ezagutzen da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufrea erabili ordez metalen oxidoak erabiltzen dira bulkanizatzeko. Mekanikan oso erabilia da nahiko gogorra eta hauskaitza baita, eta oxigenoak eta olioak ez dutelako aldarazten. Sukoia da, baina ez kautxu naturala bezainbeste. Ez da erabiltzen pneumatikoetan, baina bai beste gauza askotarako: zementu eranskorretan, suzirien erregaiei nahasita, kable elektrikoak estaltzeko, kautxu mekanikozko tresnak egiteko, olioa eraman behar duten hodiak barrutik estaltzeko, alfonbrak egiteko etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]