Edukira joan

Nepalgo erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nepalgo erresuma
Ereserkia: Rāṣṭriya Gān

Nepalgo bandera

Nepalgo armarria
Geografia
HiriburuaKatmandu
27°42′36″N 85°19′12″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia absolutu, monarkia konstituzional, monarkia absolutu eta monarkia konstituzional
LegebiltzarraErrege kuria
Zeren kide
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erlijioahinduismo
MonetaNepalese mohar (en) Itzuli
Errupia nepaldar (N₨)
Historia
Sorrera data: 1768ko irailaren 25a
Bestelako informazioa

Nepalgo erresuma (nepaleraz: नेपाल अधिराज्य) Asia hegoaldeko erresuma hindu bat izan zen, 1768an Gorkha erresumaren hedapenak sortua eta 2008ra arte iraun zuena, erresuma Nepalgo Errepublika Federal Demokratiko bihurtu zenean. Gorkha Inperioa bezala ere ezaguna izan zen eta batzuetan Asal Hindustan bezala. Prithvi Narayan Shah Gorkhako erregeak sortu zuen.

1768tik 2008ra, monarkia hereditarioa izan zen, erregea estatuburu zela.

Shah dinastiak boterea galdu zuen 1846an, Jang Bahadur Ranak herrialdearen kontrola hartu zuenean, Katmanduko Koteko sarraskian ehunka printze hil ondoren. Rana familiak 1843tik 1951ra arte gobernatu zuen herrialdea, jarauntsiko lehen ministro karguarekin.

Tribhuvan erregeak Ranatarren erregimenarekin amaitu zuen eta Nepalgo mugimendu demokratikoari ekin zion. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan ez zen konstituzio demokratikorik onartu, eta 1980ko hamarkadako krisi ekonomikoaren ondoren, monarkia konstituzionala ezartzea lortu zen 1990ean.

1996 eta 2006 artean Nepalgo gerra zibila gertatu zen monarkiaren aldekoen eta Nepalgo Alderdi Komunistaren artean. Nepalgo sarraski errealak monarkiaren krisia areagotu zuen. Gyanendra erregeak boterearen kontrol zuzena hartu zuen 2005ean, baina 2007an hauteskundeak deitu behar zituen. Legebiltzar berriak 2008ko maiatzaren 28an aldarrikatu zuen errepublika.

Erregeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]