Nerbio-sistema parasinpatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerbio-sistema parasinpatiko
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema autonomoa
Identifikadoreak
Latinezpars parasympathica
TAA14.3.02.001
FMA9907
Terminologia anatomikoa

Nerbio-sistema parasinpatikoa borondatezkoak ez diren ekintza eta funtzioak kontrolatzen dituena da. Berau osatzen duten nerbioak entzefaloan jaiotzen dira, garezur nerbioen zati izanez, nerbio okulomotorea, aurpegi nerbioa, glosofaringear nerbioa eta nerbio bagoa. Bizkarrezur muinean S2 eta S4 sakroko erroen mailan dago.

Gorputzeko energia ekoizteaz eta berrezartzeaz arduratzen da.

Sistema honen neuroigorlea neurona aurregoingoldar eta posgoingoldarretan azetilkolina da (neuroigorle endogenoa). Sistema parasinpatikoko zuntz aurregongoildarrak sortzen dituzten nerbio guneak entzefaloan zein sakroan daude bizkarrezur muinean. Nerbio zuntz hauek garezur nerbio batzuen eremuan zehar hedatzen dira, halanola aurpegi nerbioa, nerbio nagia edo sakroko nerbio pelbikoak.

Nerbio sistema parasinpatikoko neurona motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio sistema parasinpatikoak bi neurona mota ditu:

Neurona zentralak edo aurregongoildarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garun-bizkarrezur nukleo batetik gertu daude, euren zilindroardatzak bizkarrezurreko edo garuneko bat jarraitzen duen bitartean, nerbio periferikoetara iritsiz, non sinapsiak egin ditzaketen, edo organo efektore parasinpatikoaren barnean egiten dute. Zuntz aurregongoildarrak luzeak dira, antigongoildarrak laburrak diren bitartean (sinpatikoan ez bezala). Nerbio-sistema parasinpatikoko zuntzek ez dute faszikulurik eratzen, eta ezin dira jarraitu, nerbio nagia eta nerbio pelbikoak izan ezik.

Neurona periferiko edo pos-gongoildarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurona hauen gorputza helburu den organoan bertan dagoen nerbio gongoilean dago, eta sortzen duen axoia oso laburra da organo honetan lan egiten duelako. Eta hor igortzen dute azetilkolina. Azetilkolina nerbio-sistema parasinpatikoan sinapsi espazio aurregongoildarretan zein posgongoildarretan askatzen da eta hemen helburu den organoan lan egiten dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]