Nerbio-sistema zentral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
NSZren eskema:
1. Entzefaloa
2. Nerbio-sistema zentrala
(entzefaloa eta bizkarrezur muina)
3. Bizkarrezur-muina

Nerbio-sistema zentrala (NSZ) animalia zelulanitzetan gorputzaren atal guztien aktibitatea koordinatzen duen nerbio-sistemaren atala da. Ornodunetan meningeetan sartuta dago eta entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Entzafaloa buruhezurrak babestuta dagoen bitartean, bizkarrezur-muina bizkarrezurrak babesten du.

Organo hauek aurkitzen diren barrunbeak likido zefalorrakideo izeneko likido koloregabe eta gardenez beteta daude. Likido honen funtzioak anitzak dira, esaterako, substantzia jakin batzuen elkartrukerako, hondakin produktu batzuen iraizketarako edo oreka ionikoa mantentzeko balio du.

Nerbio-sistema zentrala osatzen duten zelulek substantzia grisa (gorputz neuronalez osatua) eta substantzia txuria (dendrita eta axoiez osatua) eratzen dituzte.

NSZ-aren funtzioa zentzu desberdinek jasotako sentipenak jaso, prozesatu eta erantzunak bidaltzea da. Gure gorputzean dagoen sistema garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nerbio-sistema zentral Aldatu lotura Wikidatan