Beheko ikuspegiaBeheko ikuspegi batetik nerbio kraneal guztien jatorria ikus daiteke
Nerbio laguntzailea, nerbio errakideo laguntzailea edo nerbio laguntzaile errakideoa XI. bikote kraneala da. Sustrai errakideo eta beste neurokraneal baten loturatik sortutako nerbio motorea da. Gara nerbio motor bezala kontsideratzen da baina bizkarmuin nukleo bat bezala funtzionatzen du. Hau da, anatomikoki bere ibilbideagatik gara nerbioa da eta funtzionalki ornomuinekoa. (aurpegiko muskuloak inerbatu beharrean EKM eta trapezioa inerbatzen dituelako)
Esan bezala, nerbio laguntzailea bi jatorri desberdin ditu. Alde batetik, nukleo bulbarra eta bestetik, nukleo medularra. Hala ere, nukleo bulbarrarekin eztabaidak daude gaur egun.
1. Nukleo bulbarra: ondo identifikatu ez den nukleo baten azpian kokatzen den zelula multzoan aurkitzen da. Egin berri diren ikerketek nerbio laguntzailea edo XI bikotea, nukleo bulbarrarekin zer ikusirik ez duela zalantzan jartzen dute
2. Nukleo medularra (hezur muina): orno zerbikalen aurreko adarren kanpoko aldean kokatzen da.
Erraboilaren behealdean sortzen da eta nukleoa C5 mailararte luzatzen da. Nukleo guztitik erroak oliba atzeko ildotik aterako dira, horiek batu eta XI. Nerbioa osatuko dute.
Nerbio hau bizkarmuinean zehar osatzen da baina ondoren, osatua dagoenean zulo magnotik sartzen da garezurrera. Garezur barruan dagoenean, bago nerbiora hurbiltzen da eta honekin batera zulo jugularretik ateratzen da nerbio glosofaringeo eta nerbio bagoarekin batera.
1. X bikote kranialarekin anastomizatuko den adarra.
2. Esternokleidomastoideoaren adar nagusiak: XI bikote kraniala eta barneko plexu zerbikala anastomizatzen direnean sortzen da. 3. Muskulu trapezioaren adar nagusiak.
Nagusiki funtzio motorea duen nerbioa da, hala ere, mugiarazten dituen muskuluen inerbazio propiozeptiboa burutzen du, beraz, harreman estua dauka lepoko tonu muskularrarekin.
Buruaren biraketa baimentzen duen nerbio garrantzitsuena da, izan ere, muskulu esternokleidomastoideoa inerbatzen du, ondorioz, buruaren biraketa kontralaterala eta aldi berean, buruaren alde bereko makurketa burutzen du. Esternokleidomastoideoa mastoides apofisian ezartzen denez, funtzio tolestailea baino, funtzio hedatzailea izango du baldin eta burua aldez aurretik tolestuta ez badago. Funtzioa hedatzaile hau are gehiago indartuta dago nerbioak trapezio muskulua inerbatzen duelako, zein burua atzerantz mugitzen duen. duen
Nerbioaren jatorri bulbarrei esker (hauek egotekotan), laringearen inerbazioan parte hartzen du, izan ere, glotisa ixten eta funtzio fonatorioan (hitz egiteko funtzioa) laguntzen du