Nerea Apodaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Apodaka
Nerea Apodaka.jpg
Bizitza
JaiotzaLaudio, 1992 (29/30 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Jarduerak
Jarduerakartista

nereapodaka.com
Instagram: nereapodaka Edit the value on Wikidata

Nerea Apodaka (Laudio, 1992) artista plastikoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean eta Erromako RUFA unibertsitatean (Rome University of Fine Arts). Ondoren, Ikerketa eta Sormena Artean masterra gauzatu zuen EHUn, non, 2018a geroztik, doktorego tesia egiten dabilen. Aldi berean, Box Art Bilbaoko pintura-begirale gisa eta Bilboko Arte Ederren Museoko hezitzaile eta gidari gisa lan egiten du.[1]

Bere lan artistikoari dagokionez, erakusketa ugaritan parte hartu du, banaka zein kolektiboki.

Ekoizpen artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide artistikoan zehar, euskarri desberdinak erabili izan ditu, marrazkiak, pinturak, grabatuak, eskulturak edota argazkiak, beti ere euskarria momentuan egiten zebilen lanari moldatuz. Izan ere, irudikapen ereduan eta disziplina-ordenak berrikustea interesatzen zaio Apodakari, aurkako kontzeptuen arteko tentsioak sortuz. Hala, morala eta printzipio onak, gustua, sublimea, sentikortasuna, edertasuna eta hoztasuna, arraroa, eroa, zaharkitua, absurdua eta askatasuna, zoria eta arraza, estetika eta etika bezalako kontzeptuak kokatzen ditu elkarren aurka.[2]

Pertsona gisa gauza batzuek kezkak eragiten dizkidate, erakarri egiten naute, eta horiek tentsioan jartzea bilatzen dut; bizi garen kontraesan horiek nabarmentzeko edo, besterik gabe, gozatzeko. Nik Arte deitzen diot horri, gogoko dut.[2]

Gaur egun, eskultura hobesten du Apodakak gai horien inguruan gogoeta egiteko. Eskulturak askotariko objektuetatik abiatuz sortzen ditu, jatorri eta garai anitzetakoak, erostiakoak, opari gisa jasotakoak edota aurkitutakoak.[3] Gero, objektu horiek mini-collage bertikaletan batzen ditu eta emaitza irudi totemikoak eta idolo sinbolikoak gogorarazten dituzten eskulturak dira, artistak feitiço deitzen dituenak. Prozesu horren bitartez, bere nahia ordena magiko bateko zerbait bilatzea da, sakratua, totema eta fetitxea nahasiz.[4]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) » Nerea Apodaka expone a partir de mañana en Llodio en el proyecto Kulturlab 01. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  2. a b «Nerea Apodaka» Emartistak 2000-2020 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  3. (Gaztelaniaz) «'Peregrina', exposición de Nerea Apodaka García y Uxue Ruiz de Arkaute Acedo» www.sarea.euskadi.eus 2021-01-02 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  4. (Gaztelaniaz) NEREA APODAKA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]