Nerea Loiola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Loiola

Bizitza
JaiotzaDeba1985eko ekainaren 6a (38 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea

Twitter: Tarin_Txo Instagram: nerealoiola Literaturaren Zubitegia: 1054 Edit the value on Wikidata

Nerea Loiola Pikaza (Deba, Gipuzkoa, 1985eko ekainaren 6a) irakaslea eta euskal idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deban jaio zen 1985ean. Ingeniaritza Mekanikoan graduatu zen eta lanbidez Bigarren Hezkuntzako Matematikako irakaslea da.[1] Irakaslea eta ama bere esanetan, amatasunak garrantzi handia baitu berarentzat.

Idazle bezala haur eta gazte literaturan murgildu da eta hainbat liburu argitaratu ditu.[2] Beste alor batzuk jorratzen ere aritu da: iritzi zutabeak Urola Kostako Hitzan eta helduentzako ipuinak batez ere. Epizentroa da egindako lan horren aurreneko emaitza.[1]

Literatura liburuez gain, komikien munduan ere saiakera batzuk egin ditu. Irabazi arte ETB1eko telesaileko pertsonaien unibertsoan oinarrituta, sakelakoan irakurtzeko euskarazko lehen komiki interaktiboa sortu du Aitziber Alonso ilustratzailearekin batera: Irabazi arte: iraganeko mamua. Komikia gaztetxoei zuzenduta dago, eta sakelakoan aplikazioa deskargatu ondoren erabiltzaileei interakziorako hainbat aukera eskainiko dizkie: protagonistek istorioan entzuten duten musika entzun, pertsonaien edo gertakarien inguruko informazioan sakondu edota istorioaren garapenaren inguruko galderei erantzun.[3]

Nerea Loiolak, Jon Aranguren ilustratzailearekin batera, argitaratutako laugarren liburua Naian album ilustratua da. Gaztetxoei zuzenduta dago eta haurrengana helarazten diren desberdintasunari buruzko ikuspegiak lantzen ditu.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako liburuak hauek dira:

  • Harri bat poltsikoan (Erein, 2018). Haurrentzako liburua (7-10 urte).[5] Xana izeneko haur baten istorioa du ardatz. Protagonistak, generorik zehaztu gabe, segurtasun gabezia nabarmena du kontakizunaren hasieran. Goiz baten harri berezi bat aurkituko du poltsikoan eta irudimena errealitatearekin uztartuko da, bere bidean aurrera egin dezan.[6]
  • Azken lanhütarra (Erein, 2019). Haur eta gazteentzako liburua (10-13 urte).[7] Oraire, laino artean bizi den izakia, lanhütarra, agertzen da liburu honetan. Hodei gidaria da eta, berari esker, uraren prozesua osatzen da. Orairek liburuan oso paper garrantzitsua izan arren, protagonista Amets izeneko umea da. Bere lagunekin batera erabaki beharko du zer egin, Orairerekin topo egin eta bere egoeraren berri izan ondoren…[8]
  • Epizentroa.(Erein, 2021) ISBN: 978-84-9109-600-9. Zazpi ipuinez osatutako narrazio bilduma da. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi.[9]
  • Naian. (Erein, 2022). "Buruz behera dagoen haur bat"-en ideia da abiapuntua, eta hortik eratorritako galdera sorta bat argumentua: «Buruz behera dago, edo hankaz gora? Zer gertatzen zaio? Horrela egongo da beti? Noiz jarriko da 'normal', besteak bezala? Eta betirako desberdin bada?». Protagonistak haur narratzaile bat eta Naian ikaskide berria dira. Irakasleak haurrei esan die Naian diferentea dela. Haurrak saiatzen dira deskubritzen "zer dela eta den diferentea» gelakide berria.[4]
  • Azken denbora.(Erein, 2023).[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Nerea Loiola Pikaza | Erein» www.erein.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  2. «Nerea Loiolak bere bigarren liburua aurkeztu zuen Durangoko Azokan» El Diario Vasco 2019-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  3. Urkizu, Urtzi. «'Irabazi arte'-ren komiki digital interaktiboa sortu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
  4. a b ««Naian edonor izan daiteke, segun eta norekin alderatu»» El Diario Vasco 2022-06-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
  5. (Gaztelaniaz) Harri bat poltsikoan. (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  6. ISBN https://www.erein.eus/media/recortes_prensa/recorte_prensa1295_2.pdf..
  7. (Gaztelaniaz) «Azken Lanhütarra de Loiola Pikaza, Nerea 978-84-9109-490-6» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  8. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-01-15). «Fantasia lurtarra, «sinetsi, ez sinetsi» jokoa da Nerea Loiolaren literatura» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  9. Epizentroa. (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  10. Akademia, 111. (2023-10-10). «Azken denbora» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]