Nerea Perez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Perez
Bizitza
JaiotzaTolosa1997ko Abuztuaren 2a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Nerea Perez Bateleren txopan, 2016ko Kontxako Banderan.

Nerea Perez Plazas (Tolosa, 1997ko abuztuaren 2a) traineru-patroia da[1], lau Kontxa eta lau Liga eskuratu dituena.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Arraun Klubean aritu ondoren, 2013an trainerua gidatzen debuta egin zuen Zarautz Arraun Elkartean. Hurrengo urtean San Juanera joan zen eta 2014an estropada gutxi batzutan gidatu bazuen trainerua, 2015ean patroi titularra bihurtu zen eta taldearekin Liga eta Kontxa irabazi zituen. 2016an Inder Paredesekin banatu zituen lanak, baina bera izan zen Kontxako Banderan patroia. 2017an eta 2018an Kontxa eta Liga irabazi zituen[2].

2018an San Juan taldea desegin zenean[3] Hondarribiara joan zen eta bi denboraldiz aritu zen. 2021etik aurrera Donostiarra taldean ari da eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabazi ditu[4].

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Zarautz AE 2013
San Juan 2014 - 2018
Hondarribia 2019 - 2020
Donostiarra 2021 -

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garate, Aitor Manterola. (2023-08-20). ««Bestetan baino ardura handiagoa dugu bihar»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Nerea Pérez: “No somos conscientes de lo que hemos conseguido”» Mundo Deportivo 2018-09-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  3. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-11-13). «San Juan llama a una asamblea tras las duras críticas de varias remeras» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-06-11). «Donostiarra eta Urdaibai gailendu dira Euskadiko Txapelketan» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]