Nereo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nereo
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Ponto
Ama Gaia eta Tetis
Ezkontidea(k) Doris
Seme-alabak Galatea Itzuli, Actaea Itzuli, Aretusa, Agaue Itzuli, Amatheia Itzuli, Amphithoe Itzuli, Apseudes Itzuli, Asia Itzuli, Autonoe Itzuli, Beroe Itzuli, Callianassa Itzuli, Clio Itzuli, Klimene, Cydippe Itzuli, Cymatolege Itzuli, Cymo Itzuli, Cymodoce Itzuli, Cymothoe Itzuli, Dexamene Itzuli, Doris Itzuli, Doto Itzuli, Drymo Itzuli, Dynamene Itzuli, Eione Itzuli, Ephyra Itzuli, Erato Itzuli, Euagore Itzuli, Eucrante Itzuli, Eudore Itzuli, Eulimene Itzuli, Eunice Itzuli, Glauce Itzuli, Glauconome Itzuli, Halia, Halimede Itzuli, Hipponoe Itzuli, Hippothoe Itzuli, Iaera Itzuli, Ianassa Itzuli, Ianeira Itzuli, Ligea Itzuli, Limnoreia Itzuli, Lycorias Itzuli, Lysianassa Itzuli, Maera Itzuli, Melite Itzuli, Proto Itzuli, Nemertes Itzuli, Nesaea Itzuli, Opis Itzuli, Orithyia Itzuli, Phyllodoce Itzuli, Polynome Itzuli, Pontomedusa Itzuli, Sao Itzuli, Speio Itzuli, Thaleia Itzuli, Thetis Itzuli, Thoe Itzuli, Xantho Itzuli, Anfitrite, Panopea, Pherusa Itzuli, Eurydice Itzuli, Amphinome Itzuli, Galene Itzuli, Pronoe Itzuli, Q3611665 Itzuli, Nerites Itzuli, Q3874857 Itzuli, Psamathe Itzuli, Kalipso, Q58838290 Itzuli, Q58840962 Itzuli, Q59617288 Itzuli, Q59661541 Itzuli, Q59773387 Itzuli, Dione Itzuli, Evarne Itzuli, Evmolpe Itzuli, Evpompe Itzuli eta Glavcothoe Itzuli

Nereo, greziar mitologian (antzinako grezieraz: Νηρευς edo Νηρηος, "bustia"), Ponto eta Gearen seme-alaben artean nagusiena zen, ziuraski, itsasoko olatuen jainkoa. Dirudienez, Afroditaren hezitzaileetako bat ere izan zen.

Dorisekin, berrogeita hamar alaba eder izan zituen, nereidak, guztiak itsasoko ninfak. Egeo itsasoan bizi zen, beti bere alabak ondoan zituela, bere kantu eta dantzekin dibertitzen zutena. Formaz aldatzeko gai zen, profeziaren dohaia zuen, eta, Herakles bezala, formaz aldatzen zenean ere bera harrapatzeko gai ziren heroiei laguntzen zien.

Troiako Parisi, Troiako Helena bahitzeak bere aberriari ekarriko zizkion nahigabeak iragarri zizkion, eta Heraklesi, behartuta, honen lehengusu zen Euristeok bilatzea agindu zizkion urrezko sagarrak bilatzen lagundu zion.

Nereo, bere egiazaletasunagatik eta bertuteagatik ezaguna zen:

« Baina Ponto, itsaso handia, sekula gezurrik esaten ez duen Nereo egiazalearen aita zen, bere seme-alaben artean nagusiena. Zaldun Zaharra deitzen dute, fidatzeko modukoa baita, eta lasaia, eta sekula ez du zuzena zer den ahazten, baizik eta bere pentsamenduak beti direla onak eta zuzenak. »

—Hesiodo[oh 1]


Nereo, makulu bat zeraman eta bere alaba nereidekin batera zihoan agure bat bezala irudikatzen zen. Batzuetan, aingiraren buztanaren antzeko arrain buztan batekin irudikatzen zen hanken ordez, baina, arrain buztana zuten beste itsas jainkoak ziren Akeloo eta Triton ez bezala, Nereo beti agertzen zen kitoi bat jantzia eta makuluarekin. Virgiliok, ezaugarri hauei, hiruhortza gehitu zien, honela, Neptuno jainkoarekin identifikatuz, itsasoaren irudikapen berantiarragoa.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nereo Aldatu lotura Wikidatan


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found, or a closing </ref> is missing