Neskak pianoan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neskak pianoan
(
Jeunes filles au piano)
Auguste Renoir - Young Girls at the Piano - Google Art Project.jpg
Jatorria
SortzaileaPierre-Auguste Renoir
Sorrera-urtea1892
IzenburuaYoung Girls at the Piano
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak1.160 (altuera) × 900 (zabalera) mm
Genero artistikoagenero-artea, figure painting (en) Itzuli eta erretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 755

Neskak pianoan (frantsesez: Jeunes filles au piano) Pierre-Auguste Renoir margolari frantsesaren margolana da, 1892an egina. Lan hau Renoirren garai nakaratuaren adierazpena dugu, inpresionismotik haratago marrak garbiagoak eta kolore rokoko gustukoak erakusten ditu. Gaur egun Pariseko Orsay museoan ikus daiteke.[1]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honekin Renoirrek errekonozimendu publikoa jaso zuen. Gai bereko bost bertsio desberdinak ezagutzen dira.

Margolanak familia giroko irudi bat erakusten digu: bi neska gazte pianoan. Gaia, neska gazteak, margolariaren oso gustukoa zen. Lan hau ezin da inpresionismo barruan kokatu zeren eta marrak oso garbiak baitira. Marrazkiak garrantzi handia du lan honetan eta hor Jean Auguste Dominique Ingres margolariaren eragina ikus daiteke. Urte haietan Renoirrek krisialdi gogor bat bizi izan zuen eta Ingresen laguntza ezinbestekoa izan zitzaion aurrera jarraitzeko.

Beste bertsio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren hau Orangerie Museoan dago jasota.

Garai berekoa izanda, ziur aski bigarren hau aurrekoaren lehen prestaketa izango zen. Zehaztasun gutxiago erakusten du. Pariseko Orangerie Museoan ikus daiteke egun.[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]