Ness (aintzira)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ness
Loch Ness (en), Loch Nis (gd)
LochNessUrquhart.jpg Urquhart Gaztelutik ikusita.
Ness (aintzira) hemen kokatua: Eskozia
Ness (aintzira)
Ness (aintzira)
Ness (aintzira) (Eskozia)

Koordenatuak: 57° 17′ 20″ N, 4° 27′ 45″ W / 57.28889°N,4.46250°W / 57.28889; -4.46250
Eremua 56.4 km²
Luzera 39 km
Gehienezko sakonera 230 m
Arroa 1775 km²
Hustubidea Ness ibaia
Kaledoniako ubidea
Hiriak Fort Augustus, Invermoriston, Drumnadrochit, Abriachan, Lochend; Whitebridge, Foyers, Inverfarigaig, Dores.
Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ness».

Ness (Eskoziako ingelesez: Loch Ness, ˌlɒx_ˈnɛs ahoskatua; Eskoziako gaeleraz: Loch Nis, l̪ˠɔxˈniʃ ahoskatua) ur gezako aintzira zabal, sakon eta batez ere luzera oso handikoa da. Eskoziako Lur Garaietan (ingelesez: Highlands; Eskoziako gaeleraz: A' Ghàidhealtachd) kokatua dago.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ness aintzira, Inverness hiritik 37 km hego-mendebalderantz dago. Great Glen izenaz ezagutzen den faila geologikoaren lur masa handiena da eta iparraldean Invernessetik hegoaldera Fort Williamerako norabidean finkatzen da. Kaledoniako ubideak, Glen Handiaren bidez, Ness aintzira erabiltzen du pasabidetzat bezala bi itsasaldeak lotzeko (ekialdea eta mendebaldea).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira hau, elkarri loturiko Eskoziako aintziren sarearen zati da. Glaziarrek landu zuten, aurreko glaziazio aroan. Bere urek ezohiko gardentasun oso baxua dute, erabateko kolore ilunekoak dira, bere inguruko lurrek zohikatz edo turba osagai handia baitute.

Eskoziako aintzirarik handienetan bigarrena da hedaduraz, 56,4 km2 baititu, baina bere sakontasuna kontutan hartuta bolumenaz handiena da. Ingalaterra eta Galesko aintzira guztiak bat eginik baino ur gehiago du Nessek. Bere zatirik sakonenean, 226 m ditu (Londresko BT Dorreak, konparazio baterako, 189 m ditu; hortaz, erabat urpean legoke).

Biltegi-Ponpaketa Hidrologiko Planaren erreserborioetako baxuena bezala ere jarduten du, bere motako Britainia Handiko lehena. Turbinak jatorriz, hurbileneko errotari energia hornitzeko erabili ziren, baina orain britainiar elektrizitate-sare nazionala energiaz sortu eta hornitzen du.

Bere hego-sartaldeko zatian, Fort Augustustik gertu, aintzirako uharte bakarra dago: Cherry uhartea, crannog deritzen uharteen adibide garbia (Burdin Aroaren inguruko uharte artifizialak).

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertzeetan honako lekuak ditu:

Ness aintzirako lekuak
Iparraldea
Ertz Mendebaldekoa Ekialdekoa
Hegoaldekoa

Ness aintzirako munstroaren kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ness aintzirako munstroa»

Nessen osperik handiena kondairazko Ness aintzirako munstroa —herri hizkeran, Nessie— ikusi izanari buruzko albisteetan datza, nahiz eta, kondaira hori gorabehera, aintzira berez den erakargarria. Itsasontzi eta txalupak aintziraren kostako hainbat tokitatik ateratzen dira, turistei «munstroa ikusteko aukera» emateko.

Arrainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere uretan, edo Kaledoniako ubidekoetan, perka edota errutilo kontinental sartu dituzte baina espezie batzuk bertokoak dira.[1]

Ibai-aingira Anguilla anguilla
Lutxo arrunt Esox lucius
Gaizkata arrunt Acipenser sturio (konfirmatzeke)
Arrain hiruarantza Gasterosteus aculeatus
Lampetra planeri
Phoxinus phoxinus
Izokin arrunt Salmo salar
Amuarrain arrunt Salmo trutta
Salmo ferox
Amuarrain artiko Salvelinus alpinus

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ness (aintzira) Aldatu lotura Wikidatan