Edukira joan

Nesthy Petecio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nesthy Petecio

Bizitza
JaiotzaSanta Cruz, 1992ko apirilaren 11 (34 urte)
Herrialdea Filipinak
Hezkuntza
HeziketaRizal Technological University (en) Itzuli
University of Baguio (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: nesthy.petecio.5 X.com: nesthypetecio11 Instagram: neshpetecio TikTok: nesh114 Edit the value on Wikidata

Nesthy Alcayde Petecio (Santa Cruz (Davao del Sur), 1992ko apirilaren 11) boxeolari filipinarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen oilar pisuan[1] eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezkoa.

Familia behartsu batean jaio zen. Anai-arrebek aitari laguntzen zioten oilo zirina jasotzen ongarri gisa saldu ahal izateko[2].

Zazpi urte zituela boxeoan erakutsi zien aitak autodefentsa gisa. 11 urte zituela boxeo borroka bat irabazi zuen bera baino handiagoa zen mutil baten aurka eta Celestino Rebamontek Filipinetako boxeo taldeko entrenatzailearekin harremanetan jarri zuen. 2007an Filipinetako boxeo taldean sartu zen.

2019an urrezko domina eskuratu zuen Munduko txapelketan eta Asia hegoekialdeko txapelketan eta Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen. Azken urteetan lehia gogorra izan du Sena Irie japoniarrarekin[3] eta finalean ere hura gailendu zitzaion.

2023an Hegoaldeko Asiako txapelduna izan zen eta 2024ko Parisko Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 20202. lekua, zilarrezko dominaluma pisua
Frantzia Paris 20243. postua, brontzezko dominaluma pisua
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Hego Korea Jeju City 20142. lekua, zilarrezko dominaluma pisua
Errusia Ulan-Ude 20191. postua, urrezko dominaluma pisua
Asiako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Mongolia Ulaanbaatar 20123. postua, brontzezko dominaoilar pisua
Txinako Herri Errepublika Ulanqab 20152. lekua, zilarrezko dominaoilar pisua
Jordania Amman 20223. postua, brontzezko dominaluma pisua
Asia hegoekialdeko Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Indonesia Jakarta 20112. lekua, zilarrezko dominaoilar pisua
Myanmar Napyidaw 20132. lekua, zilarrezko dominaluma pisua
Singapur Singapur 20152. lekua, zilarrezko dominaluma pisua
Filipinak Filipinak 20191. postua, urrezko dominaluma pisua
Vietnam Vietnam 20213. postua, brontzezko dominaluma pisua
Kanbodia Kanbodia 20231. postua, urrezko dominaluma pisua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «Boxing IRIE Sena - Tokyo 2020 Olympics» .. (kontsulta data: 2021-08-03).
  2. ↑ (Ingelesez) «For Filipina fighter Nesthy Petecio, boxing is her way out of poverty» GMA News Online (kontsulta data: 2021-08-03).
  3. ↑ (Ingelesez) Giongco, Mark. (2021-08-01). «Familiar hometown bet stands in Nesthy Petecio’s quest for Tokyo gold» INQUIRER.net (kontsulta data: 2021-08-03).