Netha Hussain
Netha Hussain (malabareraz: നത ഹുസൈൻ, [nɐdɐ husɐin]; Kunnamangalam, Kerala, 1990eko ekainaren 11) indiar mediku eta wikilaria da[1], Wikipedian koronabirusaren jatorriari buruzko informazio okerra zabaltzeari aurre egiteagatik ezaguna.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hussain 1990eko ekainaren 11n jaio zen Kunnamangalamen, Kerala estatuan.[3]
2010ean hasi zen Wikipedia editatzen, Kozhikodeko Medikuntza Fakultateko lehen mailako ikaslea zela oraindik.[3] 2016an goi mailako ikasketak burutu zituen Suediako Göteborgeko Unibertsitatean. 2018ra arte, Huffington Post egunkariaren webgunean aritu zen blogari gisa.[4] 2020an, Neurozientzia Klinikoan doktoregoa lortu zuen Göteborgeko Unibertsitatean.[5]
2020an, COVID-19 pandemiarekin lotutako artikuluak sortzen eta zuzentzen hasi zen Wikipediaren ingelesezko, malabarerazko eta suedierazko edizioetan.[6] COVID-19ari buruzko ia 30 artikulu idatzi ditu Wikipedian, besteak beste, COVID-19aren aurkako metodo frogatu gabekoen zerrenda, pandemiari buruzko informazio okerra Interneten zabaltzea saihesteko helburuarekin.[7]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Hussainek Women in Open Source Academic Award jaso zuen, Wikipedian ezagutza eta informazio medikoa zabaltzeko eta partekatzeko egindako ekarpenengatik.[8][9] Urte berean, Nazio Batuen Erakundearen aipamen berezia jaso zuen erakunde horren Twitter kontu ofizialaren bidez.[3] 2021eko Wikimania konferentzia birtualean, Urteko Wikilariaren Ohorezko Aipamena jaso zuen Jimmy Wales Wikipediaren sortzailekidearengandik.[10][11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Dr. Netha Hussain» Wikimedia Foundation (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Wikimedia. «Meet some of the women sharing reliable COVID-19 information with the world on Wikipedia» Medium 2020-04-13 (kontsulta data: 2025-11-06).
- 1 2 3 (Ingelesez) Meethal, Amiya. «UN recognises Malayali researcher's fight against COVID-19 misinformation» The New Indian Express 2020-07-09 (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) «Netha Hussain» Huffington Post (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Hussain, Netha; Hansson, Per-Olof; Persson, Carina U. «Prediction of fear of falling at 6 months after stroke based on 279 individuals from the Fall Study of Gothenburg» Scientific Reports 11 (1) 2021-06-29 ISSN 2045-2322. (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Malabareraz) «വിക്കി മീഡിയന് ഓഫ് ദ ഇയര് നേടിയ ആദ്യ മലയാളി; വിക്കിപീഡിയയില് എഴുത്ത് ഹരമാണ് നേതയ്ക്ക്» Mathrubhumi 2023-01-02 (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Ryan, Jackson. «Wikipedia is at war over the coronavirus lab leak theory» CNET 2021-06-27 (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) «Netha Hussain wins the 2020 Women in Open Source Award» Akademiliv 2020-05-12 (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Women in open source award» Red Hat (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Sharma, Unnati. «3 Indians win Wikimedia awards for helping provide free, accessible knowledge on the internet» The Print 2021-08-17 (kontsulta data: 2025-11-06).
- ↑ (Ingelesez) «Meet Netha Hussain: Wikimedian of the Year 2021 Honourable Mention winner» Diff 2021-08-15 (kontsulta data: 2025-11-06).